 |
|
 |
 |
Mitoa
|
Reyes Karrere eskubaloilaria
|
Reyes, Akaba Bera Bera taldeko entrenatzaile zenean.
|
|
Eskerrak ahizpari...
|
|
Hamabost urte zituenetik, Reyes Karrere goi mailako eskubaloian dabil, jokalari gisa lehendabizi, eta entrenatzaile gero.
|
Sorlekua: Errenterian jaio zen 1966ko abenduaren 31n; 40 urte ditu, beraz.
15 urterekin: Errenteriako Ereintza taldean aritu zen estreinakoz Reyes Karrere eskubaloian, 15 urterekin.
Ohorezko Maila: hiru urtez bere herrian jokatu ondoren, 18 urterekin Ohorezko Mailan jokatzeko aukera izan zuen, Hernanirekin.
Jokalari eta entrenatzaile: hamabost urtez aritu zen jokalari gisa (pibote postuan) goi mailako eskubaloian, eta zazpi urtez aritu da entrenatzaile, Bera Beran gehienak. Aurten Donostia utzita, Astrac Sagunto taldean dihardu.
Mutilekin kirolean: bere auzoan hasi zen Reyes kirola egiten, eta betiere mutilekin, izan ere eskolara joaten zenean han ez zen kirolik egiten. Eskola frankista izanik, emakumeek kirola egitea ezinezkoa zen.
Ahizparen eraginez 15 urte zituela, eta bere ahizpak eskubaloian jokatzen zuenez, kirol hori probatzea aholkatu zion. Reyes Karrerek ez zekien orduan zer nolako kirola zen eskubaloia, baina probatu ostean, urte askoan jarraitu du errenteriarrak kirol honetan.
Lehen, ilusio handia: Karrerek behin baino gehiagotan aipatu izan du kirolaren mundua asko aldatu dela. Reyes kirola egiten hasi zen garaian, gogo eta ilusio izugarria omen zuela jendeak esan ohi du; ez zen etorkizunean pentsatzen, momentuan kirolarekin gozatzea zen helburu nagusia.
Orain, profesionaltasuna: emakumeek eskoletan profesional bihurtzeko asmoz egiten dute kirola orain, Karreren ustez. Elitera lehenbailehen iritsi nahi dute, ondo kobratu, eta dena ahalik eta azkarren eginda.
|
|
|
Jenio biziko emakumea da gipuzkoarra, eta hori ondo erakutsi zuen jokalari zenean
eta baita orain ere, entrenatzaile gisa.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |