Eski ikastaroak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 34 2007/02 »  Eski ikastaroak

Erreportajea

Elur mota guztietarako eski ikastaroa
Mendiko eskia gustuko du­e­nak, horretan hasi nahi duenak edo horretan dabilenak bere teknika hobetu nahi duenak, aukera ezin hobea du datozen egunetan. Izan ere, Gipuzkoako Goi Mendi Esko­lak elur mo­ta guztietan mendian es­ki­a­tzeko eski tekniken ikastaroa antolatu du martxoaren 3an eta 4an, Frantziako Pi­ri­nioetan (Ba­re­ges-La Mon­gie eski estazioan).

Jaime Eguzkitza bera izan­go da ikastaroko zu­zen­daria, eta berak azaldu di­gunez, “erakutsiko dugun tek­­nika jaitsierak egiteko izan­go da. Eski alpinoan ibil­tzen diren eskiatzaile askori gustatzen zaie menditik behe­­­ra jaistea, baina ez dira konturatzen pistatik edo men­­ditik jaistea oso ez­berdina dela”. Mendiko elurra ez da pis­takoa bezalakoa, “za­paldu gabe dago; horrez gain, elurra izoztuta egon daiteke, haizearekin mugituta… Era askotako elurra aur­ki dezakegu eta ba­koitzak be­­re teknika eska­tzen du”.

Teknika egoki batekin men­diko eski jaitsieretan as­koz gehi­ago goza daiteke, “eta ho­rrekin batera, istripuak saihesteko aukera askoz handiagoa dago”, ziurtatu du Eguz­kitzak. Ikas­ta­roan parte har­tu nahi duenak Gipuzkoako Goi Men­di Es­ko­lara dei dezake.

Gi­puz­koako Goi Mendi Es­ko­la
Telefonoa: 943 461440


Gomendioak

Eskiatzen lesioak saihesteko gomendioak:

Prestakuntza fisiko egokia: urte osoan kirola egin, eta asteburuko eskiatzailea bazara, astean zehar ariketa fisikoak egin.
Prestakuntza tekniko egokia: monitore baten eskuetan jarri.
Eskiatzen hasi aurretik, 15-20 minutuko berotze ariketak egin: Pixkanaka eskiatzen hasi.
Kolpe handiak ez hartzeko, ondo erortzen jakitea komeni da.
Material egokia erabili.
Nekatzen hasitakoan, eskiatzeari utzi, bestela lesioak izateko arrisku handiagoa baitago.
Eguzki iragazkiak erabili eguzkiaren erredurak saihesteko.
Alboko eskiatzaileak errespetatu.