 |
|
 |
 |
Hileko izarra
|
naroa agirre atleta
Zerua ukitu nahi duen jauzilaria
Urte hasiera bikaina eman dio Naroa Agirre pertika jauzilariak. Lau bider hobetu du pista estaliko Espainiako errekorra. 4,51 metroko jauziarekin ekin zion bere erakustaldiari, eta azkenean 4,56 metrotan jarri du Espainiako marka berria.
Mugarik ez duen atleta da Naroa Agirre; mugarik gabekoa eta hobetzeko grina eta gosea amaitzen ez zaion horietakoa. Urte honetan marka guztiak hautsi ditu, eta hiru bider lortu du Espainiako marka hobetzea. Hasieran 4,51 metroko jauzia eginez, 4,53koa gero, 4,55 metrokoa eta, azkenik, 4,56 metrotan jarri du Espainiako errekor berria.
Ez da ohikoa urte hasieran, denboraldi hasieran atleta batek halako sasoi puntua erakustea, baina izan ere Naroa Agirre ere ez da ohiko atleta. Grinatsua, langilea eta lehiakorra da oso, eta helburu bat lortzen duenean, ez du atsedenik hartzen eta berehala jartzen dio beste erronka bat bere buruari.
|
Hiru urte behar izan zituen 4,45 metrotik 4,50 metrora pasatzeko, eta 2007an, berriz, hilabete bat baino gutxiago behar izan du lau bider Espainiako errekorra hobetzeko. Atleta honen mailaren adibide argia da hori.
4,56 metroko azken markarekin, pista estaliko Espainiako bederatzigarren errekorra lortu du, eta atari zabalean ere beste hainbeste erdietsi ditu. Bere palmaresa gero eta gizenagoa da: 2004ko Atenasko Joko Olinpikoetan seigarren sailkatu zen; 2005ean, bederatzigarren Helsinkiko Mundialean eta zazpigarren Goteborgeko Europako Txapelketan.
|
|
bilakaera
1999: 4 metroak gaindituko zituen estreinakoz.
2000: 4,10 metroko jauzia egin zuen.
2001: 4,05 metroko altuera ez zuen gainditu
2002: aurrera pauso handia eman zuen urte honetan. 4,40 metroko altuera egin zuen.
2003: 4,45 metroko jauzia egin zuen .
2004: 4,47 metroko altuera gainditu zuen.
2005: 4,45 metroko altueran geratu zen.
2006: 4,50 metroko jauzia egin zuen pista estalian eta atari zabalean.
2007: hiru bider hautsi du Espainiako marka (4,51, 4,53 eta 4,55).
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |