Gora eta behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 34 2007/02 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora



Olatz Arrieta Bidasoa taldeko atleta gipuzkoarrak iaz lortutako garaipena errepikatu du jubenil mailako Espainiako Txapelketan. 5,59 metro luzeko saltoarekin luzera jauziko titulua eskuratu zuen Arrieta gazteak.

Aritz Aranburu Surflari zarauztarra munduko espezialista onenen mailara iristen ari dela bistakoa da. Lortu dituen bere emaitzei begiratzea besterik ez dugu. Bere azken balentria Brasilen erdietsi du, QS bost izarreko zirkuituan estreinako garaipena lortuz. Lau proben ostean, gainera, txapelketa horretako lidertzan jarri da.
Iņigo Urkizu Golflari donostiar gazte honek Purtugaleko Nazioarteko Txapelketa irabazi du aurreneko lau kanporaketak irabazi eta azken saioan Anthony Pallier frantsesa mendean hartu eta gero.

Behera



Perasovic Goi mailako kirolean interes eta presio asko dagoela jakin badakigu. Eta horiek behar bezala eramaten jakitea, ez da gauza erraza. Horixe gertatu zaio Perasovic Tau Baskoniako entrenatzaileari. Gizon gaztea, ustez sasoian, baina presioak edo tentsioak bularreko angina eragin zioten; zorionez, ordea, sendatze bidean da.

Motoziklismoko Mundiala Pol Espargarķ 15 urteko pilotu katalana ariko da aurten Motoziklismoko Mundialean. Adinak ez du garrantzirik kirol honetan?
Irujo Pilotari handia da inondik ere Juan Martinez de Irujo. Binakako Txapleketan ere faborito zen Goņi III bere atzelariarekin batera, baina azkenean kalean geratu dira. Tamalgarria da Irujok duen handitasun hori bere kexuek eta modu txarrek estaltzea sarri askotan. Konpondu beharko lukeen kontua da hori...