Agenda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 34 2007/02 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Gabiriako Rallysprinta, martxoan

Autoen motorrak berotzen hasi dira, jada. Hala, martxoaren 11n Gabiriako Ra­llysprinta jokatuko da, eta lehenengo au­toa arratsaldeko 15:00etan aterako da.

Bruesa eta Etosaren arteko lehia

Bruesak sailkapenean hurbil du­en Etosa Ali­cante taldeari egingo dio au­rre mar­txoko bi­ga­rren as­te­bu­­ruan. Irabaziz gero, lasa­ia­go izango lirateke donostiarrak.

Mendiko orientazio ikastaroa

Vasco de Camping elkarteak martxoaren 7rako eta 8rako mendiko orientazio ikastaroa antolatu du GPSarekin. Zarautzen, Pagoeta inguruan egingo da, eta informazio gehiago nahi duenak 943 271866 telefono zenbakira dei dezake.
Euskadiko Sokatira Txapelketa

Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako bi final izango dira datozen egunotan Gipuzkoan. Hala, martxoaren 10ean, 600 kiloko taldeak ariko dira Aian; martxoaren 17an, berriz, 560 kilokoek jardungo dute Oiartzunen.

Spyro Bera Bera-El Salvador

Spyro B. Bera Ohorezko Mailako errug­biko talde donostiarrak Cetransa El Sal­vadorri egingo dio aurre, otsailaren 25ean.
Mendiko argazkien erakusketa

Trini Grases argazkilari eta mendizaleak bere azken mendi irteeren erakusketa zabalik du Vasco de Campingen.