 |
|
 |
 |
Automibilismoa
|
|
Angela Vilariñorekin batera, Itziar Alonso pasaitarra da automobilismoan aritzen den beste pilotu euskalduna.
|
Kopilotuak gehiago dira, baina Euskal Herrian automobilismoko emakumezko bi pilotu besterik ez ditugu: bata Angela Vilariño eta bestea Itziar Alonso. Pasai Antxokoa azken hau, odolean darama kirol honen zaletasuna, izan ere bere aita ere pilotua izan zen. Horrez gain, Anartz bere anaiaren kopilotua ere bada hainbat rallytan.
Duela urtebete heldu zion lehiaketari Itziarrek RAS Racing taldean. Barakaldoko Nervion Eskuderiako taldea da, nahiz eta RAS Racingek Oiartzunen izan egoitza nagusia. Itziar umea zela, amak aitak korritzen zituen lasterketetara eramaten zuen, eta handik datorkio zaletasuna. Bederatzi urterekin, jada, gidatzen ikasi zuen.
Citroen AX 1.4 GTI autoarekin aritzen da Euskadiko eta Gipuzkoako Mendiko Txapelketan, eta Itziarrek aipatu duenez, “bere helburu nagusia pilotu gisa hobetzen joatea da, eta iaz baino emaitza hobeak lortzea”. Errepide gainean emakumezko gutxi daude lehian, “baina autozaleak diren emakumezkoak gero eta gehiago dira, eta baita informazio eske nirekin harremanetan jartzen diren neskak ere”.
Kirol arriskutsua dela onartu du Itziar Alonsok, baina rallyetan segurtasun neurriak zorrotzak izaten dira. Ildo horretatik, errepidean edozein egunetan autoan ibiltzea arriskutsuagoa dela adierazi du.
|
NOR DA?
Izena: Itziar Alonso.
Jaioterria: Pasai Antxo.
Adina: 31 urte.
Taldea: Ras Racing (Nervion Eskuderia).
|
Emakumezkoak
Angela Vilariño eta Itziar Alonso dira automobilismoko une honetako pilotu gipuzkoar bakarrak, baina kopilotuak gehiago dira. Hona hemen iazko lizentzia zuten horien zerrenda:
Ainhoa Sarasua. Sorlekua: Lezo. Jaiotze data: 1978.
Elena Sunsundegui. Sorlekua: Hondarribia. Jaiotze data: 1978.
Jone Tapia. Sorlekua: Donostia. Jaiotze data: 1982.
Nekane Urkola. Sorlekua: Errezil. Jaiotze data: 1960.
Elisabet Bergara. Sorlekua: Azpeitia. Jaiotze data: 1971.
Alazne Apalanza. Sorlekua: Errezil. Jaiotze data: 1985.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |