 |
|
 |
 |
Hileko izarra
|
Akaba Bere Bera eskubaloi taldea
|
Ustekabeko galanta eman zuen Akabak Erregina Kopa irabaziz, eta azkenean poza nagusitu zen, bozkarioa.
|
Jokalariak garaipena ospatzen partida amaitzear zegoela.
|
|
Bere historiako lehen titulua
|
|
Iragarpen guztiak hankaz gora utzita, Akaba Bera Bera eskubaloiko emakumeen talde donostiarrak Erregina Kopa irabazi zuen apiril hasieran.
|
Akaba Bera Bera Emakumeen Ligako goiko postuetan ikustera ohituta gaude, Europako Txapelketa ezberdinetan lehiatzen ikustera, baina oraindik titulu bat irabazi gabe zegoen talde donostiarra. Eta horixe bera erdietsi zuen apiril hasieran, Erreginaren Kopa irabaziz.
Valentziako Cementos La Unión talde indartsuaren aurrean jokatu zuen finala, valentziarrak ziren faborito, baina donostiarrak kosk egin zieten. Eta ezin daiteke esan inondik inora ere partida erraza izan zuenik talde donostiarrak. Atsedenaldian valentziarrek lau goleko errenta zuten, bazirudien gipuzkoarrek ez zutela aukerarik finala irabazteko, baina bigarren zatiko lehen hamar minututan bikain erreakzionatu eta gol bat aurretik jarri ziren (15-16) donostiarrak. Hortik aurrera, Akabak markagailuari ondo baino hobeto eutsi zion.
Balentria galanta, hortaz, donostiarrek egindakoa. Taldeko Tervel jokalari frantsesa Kopako jokalari onena izendatu zuten gainera, eta Ciobanu taldeko atezain errumaniarra, atezain aipagarriena.
450.000 euro Bera Berak lortzen duen lehen titulu honek gainera meritu handiagoa du bi taldeen arteko alde ekonomikoari erreparatzen badiogu. 450.000 euroko aurrekontua dute donostiarrek eta milioi bat pasa Valentziakoek; hots, aurrekontua bikoiztu egiten dute.
Handik egun gutxira, bi taldeak izan ziren berriro ere lehian Superkopan. Oraingo honetan, ordea, valentziarrak izan ziren nagusi.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |