Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 36 2007/04 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

ZENBAKIAK



45

Fernando Arretxeren kasuan badirudi adina ez dela pasatzen. 45 urterekin, Frontis enpresaren Manomanistako finala irabazi zuen Jorge Nagoreren aurrean. Adin horrekin, sasoi ederrean dagoela oraindik erakutsi du, pilotakada eta sotamano bikainak joz, gainera.
200.000

Oiartzunen egin zen Euskal Herriko Itzuliko azken etapako erlojupekoa egiteko, Udalak 200.000 euro xahutu zituen errepidea asfaltatzeko. UCI Pro Tourreko proba bat izateko, halako gastuak egin behar izaten dira.

7-1

Futbol partida batean halako emaitzarik izatea ez da ohikoa, are gutxiago Txapeldunen Ligako final laurdenteako neurketa batean. Bada jipoi hori eman zion Manchester United taldeak Roma taldeari.

7

Urrezko domina kopuru hori irabazi zuen Michael Phelps estatubatuarrak Australiako Mundialean.