 |
|
 |
 |
Inkesta
Sara Santos
|
1- Mugi aldizkariko zein atal duzu gustukoen?
2- Zer gustatuko litzaizuke bertan irakurtzea?
|
|
|
Nerea Fernandez. 13 urte.
1- Atal guztiak ditut gustuko, kirol ezberdinak ateratzen direlako. Mugirekin, kirolari buruz gehiago ikasten dut.
2- Piraguista naizenez, horri buruzko erreportajea gustura irakurriko nuke.
|
Markel Azurmendi. 14 urte.
1- Ikastetxez ikastetxe atala dut gogokoen, jendearen iritzia ezagutzeko aukera ematen duelako.
2- Kirolarien bizitza pribatua. Beraien hobbyak eta zaletasunak erakargarriak egiten zaizkit.
|
|
|
Ainhoa Intxausti. 13 urte.
1- Elkarrizketa, beste kirolariak ezagutzen dituzulako: zer egiten duten, zenbat entrenamendu, zenbat domina irabazi dituzten...
2- Berdin zait, kirol guztiak gustatzen baitzaizkit.
|
Alejandro Rodriguez. 13 urte.
1- Egin ezazu saioa. Hor azaltzen diren kirolak gutxi praktikatzen direlako.
2- Bruesa azaltzea gustatuko litzaidake; saskibaloia da gehien gustatzen zaidan kirola.
|
|
|
Irene Berezibar. 14 urte.
1- Mugi aldizkariko atal guztiak ditut gustuko, baina, Bera-Beran jokatzen dudanez, eskubaloiko erreportajeak dira nire gustukoenak.
2- Gutxi ezagutzen diren kirolei buruz informazio gehiago azaltzea.
|
Sasha Smith. 13 urte.
1- Elkarrizketa atala, azaltzen den kirolariaren datu asko azaltzen dalako. Informazio interesgarria da.
2- Saskibaloia dut gustukoa eta saskibaloiari buruzko artikulu gehiago irakurtzea gustatuko litzaidake.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |