Donosti Cup


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 37 2007/05 »  Donosti Cup

Futbola

donosti cup
Partida gogorrak jokatu ohi dira adin guztietan.

Kontinente guztietako futbolariak
Donosti Cup mugarik ez duela erakusten ari da. Gero eta jokalari eta talde gehiago… Aurten, bost kontinenteetako taldeak lehiatuko dira.
Europa, Ozeania, Afrika, Asia eta Amerika, munduko bost kontinenteek izango dute aurten lekua Donosti Cupen. Euskal taldeak alde batera utzita, 15 herrialdetako 115 bat talde ariko dira lehian uztailaren 1etik 7ra bitartean. Donostia, Errenteria eta Hernaniko futbol zelaietan jokatuko dira partidak.

Espainia, Alemania, Belgika, Grezia, Italia, Irlanda, Peru, Australia, Frantzia, AEB, Hego Afrika, Zipre eta aurten, estreinakoz, Txinako talde bat ere izango da Donostian, Dulwich Collage izenekoa. Horrenbestez, ekitaldi honek urrats bat gehiago aurrera egitea erdietsi du, eta antolatzaileek aspalditik zuten ametsa egi bihurtzea lortu dute azkenean.

Ekintza ezberdinak Urtero lez, txapelketa irekia da eta kirol partidaz gain, partaide guztientzako bestelako ekitaldiak ere antolatu dira. Uztailaren 1etik 7ra neurketa asko jokatzeaz gain, bestelako makina bat ekitaldi ere antolatuko dira. Zein helbururekin? Kirol ekitaldi garrantzitsu ez ezik, nazioarteko kultur ezberdinen topaketa ere bihurtu da. Herrialde ezberdinetako gaztetxoen arteko harremanak sustatzen dira, eta horren haritik antolatzen zenbait ekitaldi: kontzertua, afariak…

Nazioarteko talde pila aritu arren Donosti Cupen, etxeko taldeek maila bikaina ematen dute betiere: Urrutira joan gabe, iaz A mailako 11 finaletatik bost txapeldun gipuzkoarrak izan ziren: Ostadar, Antiguoko (2), Herrerako Sporting eta San Ignacio. Beste hiru irabazle espainiarrak izan ziren, bi estatubatuarrak eta bat finlandiarra.


Txapelketaren amaieran, txapeldunak pozaz zoratzen.
EGITARAUA
Uztailak 1, igandea

Taldeen iritsiera eta dokumentazioa jasotzea.
Afaria eta ostatu hartzea.


Uztailak 2, astelehena

Lehen faseko partidak.
Hasierako ekitaldia.

Uztailak 3, asteartea

Lehen faseko partidak.
Donosti Cup kontzertua.

Uztailak 4, asteazkena

Lehen faseko partidak.
Karaoke Donosti Cup.
Uztailak 5, osteguna

Azken fasea (kanporak.).
Entrenatzaileen partida.
Donosti Cup Disco.

Uztailak 6, ostirala

Azken fasea (kanporak.).
Kontsolazioko partidak.
Futbol 7ko finalak.
Parte-hartzaileen festa.
Bukaerako afaria.
Ordezkarien festa.

Uztailak 7, larunbata

Futbol 11ko finalak.
Agurra.