 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
GORA
|
Fortuna Kirol Aukera Emakumezkoen boleibol taldeak Lehen Mailara igotzea lortu du A Coruñan jokatutako igoera fasean. Maila honetan dagoen euskal talde bakarra da, eta datorren denboraldiari begira, erronka garrantzitsua dute aurretik.
Ibaiondo Gurpil gaineko gizonezkoen taldea Bigarren Mailara igo da. Urte asko daramatza hori erdietsi nahian, eta azkenean lortu du hainbeste desiratzen zuen helburua.
Realaren emakumeen taldea Gorabehera handiak izan baditu ere, denboraldi amaiera bikaina eginez Superligan jarraitzea lortu du Realaren emakumezkoen taldeak.
Ritxar Oribe Igerilari donostiarrak sendo jarraitzen du, eta oraingo honetan, Munduko errekor berria jarri du 50 metro crowl estiloan.
|
BEHERA
|
Ivan Basso Dopatzeko tentazioa izan zuela aitortu du Ivan Basso txirrindulariak. Auzitan dago orain italiarra, eta ikusi egin behar zer ematen duen horrek. Armstrong, Ulrich, Basso... txirrindulari bikain asko dopajeari lotuta izan dira edo susmopean, bederen.
Lehen Mailako euskal taldeak Osasuna, baina batez ere Athletic eta Reala Lehen Mailako euskal taldeak Lehen Mailako sailkapeneko behealdean murgilduta daude. Horietatik baten bat salbatuko ote da?
Patxi Ruiz Olaizola II.a eta Patxi Ruizen arteko buruz buruko final laurdeneko partidan, eta azken hau 14-11 aurretik zegoela, epaileak atxiki adierazi zion Ruizi. Erabaki polemikoa, inondik ere. Hortik aurrera, Patxi Ruiz hondoratu egin zen, burua jaitsi egin zuen, eta ez da hori gertatzen zaion lehen aldia.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |