Hondarribia-Irun


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 38 2007/10 »  Hondarribia-Irun

Erreportajea

Hondarribia-Irun Muga guztiak hautsi nahi ditu
Iraultza, titulu bat lortzeko
Iaz Erregina Kopako finalera sailkatzeko zorian izan zen Hondarribia-Irun, eta Eurokopan ere oso aurrean egon daitekeela erakutsi zuen. Aurten, oso gora begiratu nahi du, titulu baten bila.
Tania Quintero, Ana Suárez eta Itziar Mallabiabarrena dira iazko taldetik Hondarribia-Irunen aurten jarraituko duten hiru jokalari bakarrak. Gainerako guztiak, jokalari berriak, eta horietako asko liga hasi baino egun gutxi batzuk lehenago etorriko dira.

Emakumeen Ligari urriaren 27an ekingo diote, baina emakumezkoen Eurobasketa urriaren 7an amaitu zenez, taldeko jokalari letoniarrak eta serbiarra azken orduan helduko dira Gipuzkoa aldera. Jon Txakartegi taldeko entrenatzaileak lan handia egin beharko du talde sendo eta bateratu bat osatzeko.

Lehenbailehen lortu beharko du hori, ordea, aurten asmo handiko helburuak jarri baititu taldeak. Titulu bat eskuratu nahi du, horren aldeko apustua egin du, eta horretarako, fitxaketa garrantzitsuak egin dituzte. Liga eta Erregina Kopan ahalik eta itxura onena eskaintzen ahaleginduko dira, titulutik gertu, baina batez ere Eurokopa dute begi artean; iaz erakutsi zuten, gainera, urrutira heltzeko gauza direla txapelketa honetan.

Kalitatezko taldea osatu du Hondarribia-Irunek, baina Bruesa GBCren kasuan bezala, jokalari donostiarrek edo gipuzkoarrek ez dute apenas protagonismorik. Itziar Mallabiabarrena 20 urteko pibot gaztea da Bidasoa aldeko taldeko euskal saskibaloilari bakarra.


Plantilla
Izena Postua Adina Altuera
B. García
A. Suárez
T. Quintero
M. Veselowski
S. Christon
M. Checa
I. Tillis
L. Jansone
Z. Tamane
V. Todorova
I. Mallabiabarrena
Joko antolatzailea
Joko antolatzailea
Eskolta
Hegalekoa
Hegalekoa-pibota
Hegalekoa-pibota
Hegalekoa-pibota
Pibota
Pibota
Pibota
Pibota
31 urte
19 urte
27 urte
29 urte
25 urte
30 urte
25 urte
26 urte
24 urte
19 urte
20 urte
1, 70 m
1, 70 m
1,71 m.
1,83 m.
1,84 m.
1,84 m.
1,96 m.
1,90 m.
2,00 m.
1,93 m.
1,88 m.


Taldearen etxeko partiden egutegia
Urriak 31
Azaroak 10
Azaroak 24
Abenduak 8
Abenduak 22
Urtarrilak 5
Urtarrilak 19
Urtarrilak 26
Otsailak 9
Martxoak 1
Martxoak 15
Martxoak 29
Apirilak 19
Hondarribia Irun-Rivas Futura
Hondarribia Irun-Extrugasa
Hondarribia Irun-P. Avenida
Hondarribia Irun-Arranz Burgos
Hondarribia Irun-CB Olesa
Hondarribia Irun-Cadi La Seu
Hondarribia Irun-Zaragoza
Hondarribia Irun-Ros Casares
Hondarribia Irun-Extremadura
Hondarribia Irun-Gran Canaria
Hondarribia Irun-Celta Vigourban
Hondarribia Irun-EBE Sta. Eulalia
Hondarribia Irun-CB San José