 |
|
 |
 |
Egin ezazu saioa
|
Horseball zaldi gaineko modalitate bitxia
|
|
|
Saskibaloia, errugbia eta ekitazioa bat eginez
|
|
Zaldi gainean trebea bazara, modalitate berezi bat, horseballa, proposatzen dizugu. Heldulekuak dituen baloi bat aurkariaren saskian sartzea da xede.
|
Donostian, Euskal Herrian ezezagun samarra den kirola izan arren, Katalunian, esaterako, horseballeko nagusien mailako lehen eta bigarren mailako ligak daude. Zer den horseballa? Zaldi gainean dabiltzan lau jokalariz osatutako bi talde lehiatzen dira elkarren aurka (ordezko bi jokalari ditu talde bakoitzak).
Taldeek larruzko sei helduleku dituen baloi bat eramaten dute, eta taldearen helburua aurkariaren saski bertikaletan ahalik eta gol gehien sartzea da. Jokaldi bakoitzean, gainera, ekipo bereko hiru jokalarik parte hartu behar dute. Baloia lurrera erortzen denean edo erortzen zaienean, jokalariek jaso egin behar dute estriboei lotuta dagoen biltze zingila bat erabiliz, eta zalditik jaitsi gabe.
Taldeak normalean emakumezkoek nahiz gizonezkoek osatzen dute, eta norgehiagoka 60x30 metro luzeko zelai batean jokatzen da. Bi zilindro puzgarriz bereizten diren segurtasuneko bi gune daude bertan.
Saskibaloia, errugbia eta ekitazioa uztartzen dituen modalitatea da honako hau, eta adin ezberdinetako mailetan jokatzen da. Frantziako hego-mendebaldean sortu zen horseballa, 1970ko hamarkadan, eta arestian aipatu bezala, Espainian baina batez ere Katalunian zale dezente ditu kirol modalitate honek, eta Europako Txapelketa da antolatzen den lehiaketa garrantzitsuena.
Frantzian sortutako modalitatea Ingelesezko izena badu ere, horseballa Frantziako hego-mendebaldean sortu zen 1970ko hamarkadan. Bere jatorriaz ez dakite gauza handirik, baina adituek diotenez, Asia erdialdean edo Argentinako kirol nazionala den pato modalitatean sustraituta egon daiteke.
|
|
|
Neska-mutilak nahastuta jokatu ei dute horseballean.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |