 |
|
 |
 |
Ikastetxez Ikastetxe
|
Inkesta.
Zubiri Manteo BHI
|
|
1- Bruesa GBCk ala Realak, nor du igotzeko aukera handiena?
2- ACBra igotzea futboleko Lehen Mailara igotzea baino errazagoa iruditzen zaizu?
|
|
|
Ainhoa Etxeberria. DBHko ikaslea
1- Bruesa GBCk Realak baino aukera handiagoak ditu. Realak oso jokalari txarrak ditu; Bruesak, aldiz, onak.
2- Reala Lehen Mailara igotzea oso zaila ikusten dut behintzat...
|
Irati Markuleta. DBHko ikaslea
1- Zail samar dute biek ere, baina Realak aukera handiagoak ditu; postu onean dago. Bruesak ez ditu fitxaketa onak egin eta partida gehiago jokatu behar ditu, gainera.
2- Ez, bietan igoera lortzea ez dut batere erraza ikusten.
|
|
|
Jone Mungia. DBHko ikaslea
1- Kirol ezberdinak dira... baina nire ustez Bruesa GBCk aukera handiagoak ditu zaleek Illunben asko animatzen baitute, eta giro bero horrek asko lagunduko die.
2- Ez. Asko borrokatu behar da bietan ere, lan gogorra egin eta sufritu.
|
Josu Hurtado. DBHko ikaslea
1- Nire ustez, Bruesak aukera handiagoak ditu, fitxaketa onak egin baititu. Realak, berriz, talde eskasa du.
2- Bietan igotzea zaila da, baina hala ere, futbolean nekezagoa dela iruditzen zait.
|
|
|
Julen Arrizabalaga. DBHko ikaslea
1- Bruesa GBCk, jokalari onak fitxatu eta entrenatzaile ona dituelako.
2- Bietan da zaila. Lehen Mailara ACBra baino talde gehiago igotzen dira eta, hortaz... ez dakit zein den errazagoa.
|
Roke Saizar. DBHko ikaslea
1- Bruesa GBCk, fitxaketa onak eta denboraldiaurreko partida ia guztiak irabazi dituelako.
2- Ez dakit. Nik nahiago dut saskibaloian igotzea, Bruesaren partidetan egundoko giroa bizitzen delako.
|
MUGI!
-N ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
|
Datorren
hileko
inkesta
|
1- Zure ikastetxean praktikatzen ez duzun zein kirol egitea gustatuko litzaizuke bertan?
2- Zer da ikastetxean gusturago egiten duzun kirol jarduera?
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |