 |
|
 |
 |
Agenda
|
Gora
|
Behera
|
|
Hamilton, Alonso
Bat Formulako McLaren eskuderiako bi pilotu hauek azkenaldian eman duten ikuskizun negargarria ozen salatzeko modukoa da. Hainbat gaztetxorentzat eredugarri izan zitezkeen bi kirolari hauek lotsagarri geratu dira euren arteko liskarrengatik.
Ramón Calderón
R. Madrideko presidentea gaizkile batekin nahastu zuten New Yorken, eta pare bat orduz atxilotua izan zen.
Pasaban, Oiarzabal Ez da oraingoan posible izan. Shisha Pangma (8.027 metro) igotzea zuten helburu Edurne Pasabanek eta Juanito Oiarzabalek, baina eguraldi txarrak ez die utzi euskal mendizaleei gailurra egiten. Beste batean beharko du.
|
Traineru bateratua
Duela egun gutxi aurkeztu zen Donostiako Udalean, datozen urteotan uretaratuko den traineru donostiar bateratua. Urki eta Donosti Arrauneko arraunlari aipagarrienek osatuko dute ontzia, Donostiarra izena eramango du, eta elitean aritzea izango du helburu.
Leicester City
Ingalaterrako futbol talde honek aurkari zuen Nottingham Foresteko atezainari eragozpenik jarri gabe gol bat sartzen utzi zion. Antza, egun batzuk lehenago, bi taldeon arteko neurketa bertan behera geratu zen Nottinghameko jokalari batek bihotzekoa izan zuelako. Une hartan, azken talde hau 1-0 irabazten ari zen, eta horregatik utzi zuen Leicesterrek gol hori sartzen. Harrigarria.
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |