Kirola euskaraz


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 39 2007/11 »  Kirola euskaraz

Egin ezazu saioa

www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz web gunea
Kirolzale euskaldunen topaleku
Kirola Euskaraz programak kirola euskaraz arnastu eta erabiltzeko aukera ematen digu, eta baliagarri izan dakiguken informazio erabilgarria eskaintzen digu.
Kirola Euskaraz programa Debagoieneko zenbait udalek sortu zuten 1993. urtean, eta laster Debabarrenera hedatu zen. Pixkanaka, De­ba­rroko egitasmoak beste era­­kunde ofizial batzuen kon­fiantza eta laguntza ekonomikoa erdietsi ditu; programa garatzeko aukerak ere handitu egin dira, Eusko Jaur­laritzari eta Arabako, Biz­kaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei esker.

Nekane Jauregi Gipuz­ko­ako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamen­duko teknikariak aditzera eman digunez, Kirola Eus­karaz programak bi helburu na­gusi izan ditu sortu zenetik: «Kirol eragileen prestakuntza eta kirol materiala eus­­­karaz argitaratzea eta zabaltzea». Azkeneko urteotan gero eta ikastaro gehiago an­tolatzen dira euskaraz, «eta eskola kirolean ahalegin handiak egin dira euskararen erabilera bermatzeko, bai monitoreak hartzeko garaian, bai erabilera ohitura berriak sustatzeko, oinarrizko materiala euskaraz argitaratzeko».

Kirolzaleek eta, oro har, he­rritarrek aukerak izan behar dituzte kirolaren edozein es­parrutan euskaraz egi­teko, «eta programa ho­nek hori bermatzeko hainbat ekintza bultzatzen ditu: sentsibilizazio ekintzak, materiala sortzeko be­ka deialdiak eta diru la­gun­tzak, kirol ikastaroak euskaraz, fitxa didaktikoen argitalpena, kirol irakasle eta esatarien errolda, euskarazko kirol ma­terialaren bilduma…».

Etorkizunari begira, laster web gune berria izango du Kirola Euskaraz programak. «Kirola eta euskara uztartuko dituen atari dinamiko eta bizia izatea nahi dugu, kirol eragileen partaidetza bultzatuko duena», adierazi du Ne­kane Jauregik. Teknikariak azpimarratu duenez, «euskarak kirolean oraindik ere urrats handiak egin behar di­tu. Hedabideetako kirol al­bisteetan, esaterako, presentzia eskasa du euskarak eta gaztelaniazko ereduez in­guratuta gaude. Alde ho­rretatik, Mugi! aldizkaria oso argitalpen interesgarria da eskola umeentzako».
www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz