Inkesta


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 4 2003/05 »  Inkesta

Inkesta

Zein postutan amaituko du Realak liga?

Zein da gustukoen duzun jokalaria?




Aitor Gorrotxategi

15 urte

Alejandro del Rio

16 urte

Iker Duņabeitia

15 urte



Lehen hiru postuetan amaituko duela seguru; oso zaila ikusten dut Liga irabaztea. Txapeldunen Ligan sartuz gero, oso gustura geratuko nintzateke. Xabi Alonso asko gustatzen zait baloia bikain mugitzen duelako, baita Nihat eta Kovacevic ere, oso jokalari onak direlako ate aurrean.



Bigarren geratuko dela iruditzen zait. Real Madridek Liga irabazteko aukera handiak ditu, Txapeldunen Ligan ere badabilen arren. Gogoko dudan futbolaria, ostera, Schurrer atzelari argentinarra da. Zentral ona eta sendoa da benetan; atzelarien lana hurbiletik jarraitu izan dut beti.



Real Madridek irabaziko du titulua, eta Reala hurrengo bi postuen artean sailkatuko da. Futbolari onenak, berriz, Xabi Alonso eta Nihat dira. Xabik oso pase onak ematen ditu, futbola erraz ikusten du, eta Nihatek min handia egiten du bere abiadurarekin. Datorren urtean biak ere Realean segitzea espero dut.







Amaia Goņi

16 urte

Maite Arraiza

15 urte

Ane Iribarnegarai

15 urte



Liga irabaz dezake, baina oso zaila izango da, Real Madrid batez ere oso ondo ikusten dudalako. Jokalarien artean, ostera, Karpin errusiarra aiptuko nuke. Teknikoki beharbada ez da onena izango, baina bera da taldea aurrera eramaten duena, bere izaera eta indarrarengatik. Beti dago borrokarako prest.



Hirugarren sailkatuko da, ia seguru. Titulua Real Madridentzat izango da, bigarren Deportivo eta hirugarren Reala geratuko da. Futbolari onenak, berriz, Xabi Alonso eta batez ere Aranburu dira: Xabi, ederki mugitzen duelako baloia; Aranburu, bere lana orain arte oso gutxi baloratu delako.



Bigarren postuan amaituko duelakoan nago, Real Madriden atzetik, hori seguru. Realeko futbolari bat aukeratu beharko banu, ostera, Nihat hautatuko nuke, bere abiaduragatik eta gol asko egiten dituelako.