Gora eta behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 40 2007/12 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora

Urko Otegi

ACBn jokatzen duen saskibaloilari gipuzkoar bakarra gero eta maila hobea erakusten ari da Begar León bere taldearekin. Tauren aurkako norgehiagokan, esaterako, 13 puntu, 6 errebote eta 3 baloi errekuperatu zituen.

Kirola kartzelan

Espainiako Saskibaloi Federazioak martxan jarri du Espainiako kartzeletako emakumezko presoei zuzendutako proiektu bat. Horren bitartez, saskibaloia kirol ikaskuntzarako tresna egokia izatea nahi da, eta horrekin batera, presoak berrezteko, gizarte trebeziak eskuratzeko, balore solidarioak sustatzeko, lan taldean lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna izateko tresna egokia bihurtzea.



Behera

Realeko harrobia

Realeko harrobiko jokalariek erakutsi zuten Málaga liderraren aurkako norgehiagokan, eurengan konfiantza osoa izan daitekeela. Une batez, Anoetako berdegunean harrobiko hamaika futbolari aritu ziren, eta partida on bat jokatuz, 2-0 irabazi zuten lehia.

Behobia-Donostia

Lasterketa honek ez du parekorik, bakarra da; urtero gauza ezberdinak gertatzen dira, eta aurten, adibidez, biluzik korritu zuen korrikalari bat ikusi ahal izan zen. Baina tira, bitxikeriak bitxikeri, azkenean ia 13.000 lagun irteera puntuan. Errepidean korrika jendetza handia, eta errepide ondoan, zaleen uholdea, lehenengo postuetan, erdialdean edo atzealdean zihoazenak animatzen. Hunkigarria.