 |
|
 |
 |
Ikastetxez Ikastetxe
|
Inkesta
|
1- Zein izan zen 2007ko kirolari eta kirol talde onena?
2- Zer kirol albiste entzutea gustatuko litzaizuke 2008an? |
| Sara Toja 4DBH, saskibaloia |
Amai Muro 1BATX, saskibaloia |
1- Nire ustez, kirolari onena Aritz Aranburu izan da. Eta dudarik gabe, Euskal Herriko talderik onena 2007an Bruesa izan zen.
2- Bruesa ACBra igotzea gustatuko litzaidake. |
1- Nire ustez kirolaririk onena Miha Zupan da, Euroligan jolastu duen lehen gorra delako eta taldea Estudiantes, oso denboraldi ona egiten ari da-eta.
2- 2008an Bruesa berriro ACBra igotzea oso albiste ona izango dela uste dut.
|
| Nabar Albas 1DBH, saskibaloia |
Manuel Martínez 2DBH, saskibaloia |
1- Leo Messi , Maradonaren mailako jokalaria delako eta hark bezalako gol ikusgarriak sartzeagatik. Eta taldea Bartzelona , oso talde ona delako eta bere jarraitzailea naizelako.
2- Reala eta Bruesa igotzea.
|
1- Leo Messi, bere jolasteko modua eta Maradonarena oso antzekoak direlako. Taldea Bartzelona, nire aitaren taldea, Real Madril, barregarri uzten duelako .
2- Bruesa igotzea eta gure taldeak Easori irabaztea. |
| Lide Nieto |
Oihane Labayen Hockey taldeko jokalaria |
1- Scola, beti oso ona delako eta aurten NBAra salto egin duelako. Taldeetan, berriz, TAU. Beti talde onena izan da baina beti erdizka gelditzen da azkenaldian.
2- Bruesak ACBra igotzea merezi du, oso ondo jokatzen baitu, gehienbat Pankok. |
1- Talde onena gurea izan zen, Ibai hockey taldea. Denak berdinak gara, denak gara onenak, ahal dugun ondoen jokatzen dugulako.
2- Luberri infantil mailako hockeyan txapeldun izatea.
|
MUGI!
-N ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
|
Datorren
hileko
inkesta
|
1- Zergatik da garrantzitsua kirola egitea?
2- Eskolaz kanpoko orduetan kirolik egiten al duzu? Zein? |
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |