Gora eta behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 41 2008/01 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora

Pou anaiak
Iker eta Eneko Pou anai gasteiztarrek bete dute helburua, eta ‘7 horma, 7 kontinente’ izeneko erronka bukatzea lortu dute. Antartidara joan ziren azkeneko horma igotzera, eta asko kosta bazitzaien ere, igo zuten Three Pigs izeneko gailurra.

Ingalaterrako futbola
Errespetua eta Ingalaterrako futbola lotuta daude. Carling Cup txapelketako finalerdietako bat Arsenalek eta Tottenhamek jokatu zuten, biak Londresko taldeak. Joaneko lehia berandu hasi zen. Izan ere, ikusle asko auto-ilara batean geldirik zeuden, eta ikusleen zain egotea erabaki zuten. Errespetua esaten zaio horri.



Behera

Lisboa-Dakar
Aurten ez da munduko rally ospetsuena jokatu. Antolatzaileek azaldu dutenez, «mehatxu terroristengatik» erabaki dute bertan behera uztea. Mauritania zeharkatzeko behar adina baldintzarik ez dagoela-eta, parte hartzaile guztiek etxera itzuli behar izan dute. Batzuen iritziz, etorkizun gutxi dauka rally ezagunak.

Boxeolari baten heriotza
Boxeoa eta heriotza gehiegitan uztartzen dira. Azkeneko ezbeharra Hego Korean izan da. Choi-Yoi Sam boxeolariak Kontinente arteko Txapelketa irabazi zuen, baina azkeneko asaltoan, aurkariak kolpea eman zion buruan. Koman sartu zen, eta ordu batzuetara hil.