euskaraz.net
Ikusitakoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 59 2002/12 »  Ikusitakoak





Ikusitakoak




Los lunes al sol El caso Bourne O.T la pelicula
Datuak


Zuzendaria: Fernando Leon de Aranoa.
Aktoreak: Javier Bardem, Luis Tosar, Nieve de Medina, Aida Folch.
Espainia 2002.
Iraupena: 113 minutu.
Film mota: Drama.

Argudioa: Filma Galiziako kostaldeko herri batean girotuta dago. Bertako untzigintza lantegiak itxi egin dituzte eta langile guztiak kale gorrian geratu dira. Langabezian geratu diren bost lagun dira filmeko protagonistak. Ahaleginak egiten badituzte ere, adina dela edo beste hainbat kontu direla, ez dute lanik lortzen. Bizimodua gero eta latzagoa bihurtu zaie. Ez dute dirurik eta senitarteekiko eta lagunekiko harremanak ere gaiztotuz doaz.

Zuzendariak umore zertzeladak erabiltzen dituen arren, egoeraren gordintasuna islatzen du, beti ere dagokion duintasuna mantenduz. “Los lunes al sol” filmak Urrezko Maskorra irabazi du aurtengo Zinemaldian eta Oskar Sarietarako hautatu dute.
Datuak


Zuzendaria: Doug Liman.
Aktoreak: Matt Damon, Franka Potente, Clive Owen, Brian Cox.
Iraupena: 122 minutu.
AEB 2002.
Film mota: Akzioa.

Argudioa : Arrantzale talde batek erdi itota dagoen gizon bat topatu du itsasoan, amnesiak jota. Gizon hau datuak gogoan izaten eta borroka egiten oso trebea da eta hizkuntza asko dakizki, baina ez du gogoratzen nor den. Arrantzaleek Zurichen utziko dute eta bere onera etortzen denean hasiko zaizkio komeriak. Izan ere, eta soinean daraman txip-a dekodifikatu eta gero, CIA-ko Jason Bourne agentea dela jakingo du. Bournek garai batean lankide izandakoak atzetik ditu eta ihes egiteko, Marie izeneko neskaren laguntza izango du. Filma Robert Ludlum-ek 1980an idatzitako liburuaren egokitzapena da.
Datuak


Zuzendaria: Jaume Balaguero eta Paco Plaza.
Aktoreak: Operación Triunfo telesaioaren parte hartzaileak.
Iraupena: 95 minutu.
Espainia 2002.
Film mota: Dokumentala.

Argudioa : Operacion Triunfo telebistako musika akademian parte hartutako ikasleek egindako filma da. Akademian izan ziren bitartean, Chenoak, Bisbalek, Bustamantek edota Rosak egindako lana, eskainitako kontzertuak eta bilakaera artistikoa kontatzen da. Arlo artistikoa islatzeaz gain, parte hartzaileen bizipenak, elkarrizketak eta sentsazioak ikus daitezke film honetan. Pelikula, oro har, interesgarria da eta zatirik erakargarrienak kontzertuetako pasarteak dira. Jaume Balaguero kataluniar gazteak zuzendu du .