euskaraz.net
Internet helbideak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 61 2003/03 »  Internet helbideak




Internet helbideak



Interneten ibiltzea gustuko baduzu, sar zaitez honako helbide hauetara. Zalantzarik edo ideia berririk izanez gero, idatz iezaguzue honako helbidera: iritziak@yahoo.es Sar zaitez eta ongi pasatu!






http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Mattin

Komikiak gogoko al dituzu? Hemen aurkituko dituzu zeinbait komiki dibertigarri, Mattin komikilariak eginak. Komikiez gain, Bageran bertan, lehen orrialdean, zenbait informazio aurki ditzakezu (aldizkariak, irteerak...).





http://www.gipuzkoa.net/musikagida

Aizu, gazte! Hemen aurki ditzakezu gustuko musikari buruzko gauza interesgarriak: taldeak, agenda, albisteak... Musika tresna bat jotzen ikasteko, disko bat grabatzeko, kontzertu bat antolatzeko eta zure musika ibilbidea sustatzeko, behar dituzun helbide eta telefonoak bertan aurkiko dituzu.





http://www.microsoft.com/msdownload/iebuild/ie5_win32/eu/ie5_win32.htm

Interneten dena gaztelaniaz aurkitzeaz aspertuta al zaude? Noizbait galdetu al diozu zure buruari noiz ipiniko ote duten internet euskaraz? Azkenean, lortu dugu!! Hemen duzu Internet Explorer-en euskarazko bertsioa lortzeko aukera.





http://www.txikiak.com/principal.shtml

Gazteenak ez ditugu ahaztu! Hemen ondo pasatzeko hainbat atal aurki ditzakete: ipuinak, jokoak, tailerrak eta abar. Gure lagun berriekin, interneteko herri honetako txoko guztiak ezagutu ahal izango ditugu.



Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****