|
**
Gazteen jarrera gizarte arazoen aurrean
Nazioarteko egoera dela-eta sortu diren mugimenduak oihartzun handia lortzen ari dira. Gazteak dira gerraren aurka hitz egin duten taldeetako bat. Hau horrela izanda, egia ote da egungo gazteok ez garela ezeren alde mugitzen? Arrazoirik al du jendeak gazteok ezerk ez gaituela mugitzen esateko? Ziur al zaudete eroso bizi besterik ez dugula nahi? Erabakiak hartzera bultzatzen gaituzten gauzei buruz gogoeta egin dugu. Hona hemen erantzunak:
Zeren alde mobilizatzen gara gazteok?
|
|
|
|
Andrea Sainz
DBH 4. maila.
|
Cristina Portu
DBH 4. maila.
|
Nagore Ortells
DBH 4. maila.
|
Iratxe Alejandro
DBH 4. maila.
|
|
Gaur egun, gazteok gure kabuz ibiltzen gara, gizarteari kasurik egin gabe. Era berean, gizarteak pentsatzen du gazteok ez dugula ezertarako balio, 18 urte bete eta lan munduan esplotatuak izateko aukera iritsi arte. Ondorioz, 18 urte bete bitartean, gazteok astebukaeretan ongi pasatzean besterik ez dugu pentsatzen.
|
Gaur egungo gazteok balore garrantzitsuak ditugu, baina gizarteak ez digu hori aitortzen. Gehienentzat pasiboak, interes gabekoak, arduragabeak eta aspergarriak gara, baina muinean gure baloreak desberdinak dira: familia, lagunak, ikasketak, gure gizartearekiko kezka, etorkizuna... Hala ere, gazteak beti gazte izango gara, eta ongi pasatzea oso gustuko dugu.
|
Jendeak pentsatzen du gazteak pasiboak garela, baina ez nago ados. Egia da gazteoi dibertitzea asko gustatzen zaigula, baina hala ere, kezkatuta gaude munduan gertatzen diren gauzekin eta haien konponbidearekin. Guk ere badugu iritzia eta gauzak aldatzeko kanpainetan eta ekintzetan parte hartzen dugu.
|
Bai, gehienok pasiboak gara, astebukaeretan besterik ez dugu pentsatzen: festak, gaua, diskotekak... Guk errazena nahi dugu, eroso bizi gara eta horregatik, alferragoak gara, baina horrek ez du esan nahi gaitasunik eta ezaugarri onik ez dugunik. Beste ideia batzuk ditugu, baina batzuek ez dituzte ulertzen. Ezin dugu konparatu egungo gizartea duela 30 urtekoarekin.
|
|
|
|
|
Carlos Urrutikoetxea
DBH4. maila.
|
Joseba Carrasco
DBH4. maila.
|
Joanna Villaron
DBH4. maila.
|
Juan Martínez
DBH4. maila.
|
|
Gazteok ez gara pasiboak, baina esfortzu txikiena egiten saiatzen gara. Zergatik saiatuko gara ezertarako balio ez duten gauzak lortzen? Dena dela, guretzat garrantzitsua den zerbait badago, lehenak gara erantzuten. Esan nahi nuke, baita ere, eskola eta familia direla gure pasibitatearen errudunak, ez baitigute ezer egiten uzten eta dena egina ematen digute.
|
Gaur egun gazteok ez ditugu ideiak oso argi, eta hori oso garrantzitsua da. Hala ere, nire ustez, hau aldatu egingo da eta gazteok gure etorkizuna argituko dugu. Egungo helduek uste dute gure bizitzak ez duela etorkizunik, ez baitugu ezer planifikatzen. Hori ez da egia, ordea, guk lehendabizi ikasketak bukatu behar ditugu eta, gero gerokoak.
|
Nire ustez, gazte batzuk ez dira ezertarako mugitzen, baina beste batzuek, gauzak lortu eta beren iritziak defendatu nahi badituzte, asko kezkatzen dira. Ez da egia guk gauza guztietaz paso egiten dugunik, ez dugunik ezer errespetatzen edo ez dugunik gure etorkizunean pentsatzen. Bide hori hartuz gero, gure gizartea alferrik galduko litzateke eta.
|
Nire ustez, gazteok mugitzen gaituena ongi pasatzea, alkohola eta, batzuetan, drogak dira. Gaur egun gazte gehienek ez dute ezer egiten gizartea aldatzeko. Guri ez zaigu inporta zer gertatzen den beste herrialdeetan, bakarrik gugan eta gure lagunengan pentsatzen dugu. Nik uste dut elkartasun handiagoa azaldu beharko genukeela, eskuzabalagoak izan beharko genukeela.
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|