euskaraz.net
Xake txapelketa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 63 2003/06 »  Xake txapelketa




Kirolak

***


Donostia Xake Txapelketa


Apirilean XXV. Donostia Xake Txapelketa jokatu zen.

Mundu osotik etorritako xake jokalariak izan ziren gurean eta gehienak primeran aritu ziren.



Joan den hilabetean, apirilaren 12tik 18ra bitartean, Gipuzkoako xake txapelketa nagusia jokatu zen: XXV. Donostia Xake Txapelketa. Partidak Costa Vasca hotel ospetsuan jokatu ziren, eta txapelketan parte hartu zutenak hainbat herritakoak ziren. Euskaldunak eta espaniarrak ez ezik, baziren aljeriarrak, argentinarrak, alemaniarrak, portugaldarrak, frantziarrak, errusiarrak... Haietako asko GM —maisu handia— eta MI —nazioarteko maisua— zirenez, eta beste jokalari askok FIDE zutenez, begibistakoa da txapelketak oso maila altua izan zuela.

Hasieran, Oleg Korneev errusiarrak irabaziko zuela uste zuten denek, baina hala ere, ideia hori laster deuseztatu zen. Txapelketa oso irekia izan zen, eta irabazlea nor zen jakiteko, azken txandara arte itxaron behar izan genuen. Azkenean, Pablo San Segundo madrildarra nagusitu zen; San Segundok Azer Mirzoev-en aurka jokatu zuen azken partida, eta partidak hiru ordu eta erdi iraun zuen. Partida zelebrea izan zen. Izan ere, bi jokalariek denbora gutxi zuten. Hala eta guztiz ere, San Segundok maila handia erakutsi zuen eta bi erreginen poderioz, puntua irabaztea lortu zuen. Goi mailako jokalari hau ez da Donostian askotan izan, baina aurten, Espainiako txapelketari begira, bera eta bere taldea prestaketa egitera etorri ziren.
Gipuzkoarrak

Txapelketan lehiatutako jokalari asko profesionalak zirenez, diru bila etorri ziren; baina denentzat ez zegoenez, batzuk esku hutsik joan ziren, beste aukera baten bila: Ruslan Pogorelov, Evgeni Janev edo Davor Komljenovic, besteak beste. Dena dela, batzuek dirua irabazi zuten, eta ondoko koadroan dituzue haien izenak.

Lehenengo gipuzkoarrek ere oparia izan zuten; Ińigo Argandońak, Hugo Alvarezek eta Santi Gonzalezek.

Bukatzeko, aipagarria da hurrengo egunean beste xake txapelketa bat egin zutela leku berean. Bertan, joko erritmoa erabat desberdina izan zen, partidak 15 minutukoak ziren eta; xakean “partida erdi-azkarrak” esaten zaie hauei. Txapelketa honek “Jaan Eslon” du izena, xake jokalari ingeles baten omenez. Txapelketa honetako irabazlea Boris Chatalbashev izan zen.


Sailkapena



Hona hemen Donostia Xake Txapelketako sailkapena. Ondorengo jokalariek, sari gisa, dirua poltsikoratu zuten.




San Segundo, Pablo (Can)
Rizouk, Aimen (Alj)
Chatalbashev, Boris (Bul)
Felgaer, Ruben (Arg)
Mirzoev, Azer (Aze)
Cifuentes, Roberto (Kat)
Roeder, Mathias (Alem)
Kohleweyer, Bernd (Alem)
Peralta, Fernando (Arg)
Fernandez, J.Luis (Can)
Korneev, Oleg (Errus)
Ivanov, Jordan (Bul)




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****