|
Aurten ere Jai Batzordeak helduentzat antolatu ditu festak. Bertan bizi garen gazteok, eta kanpotik datozenek, ez daukagu ondo pasatzeko aukera handirik, euro pila ez badugu behintzat. Horregatik eskaera batzuk egin nahi ditugu.
Martuteneko festetan bada “Haur eguna”, baina egun horretan ere ez da guretzat antolatutako ekintza askorik. Gu zortzi eta hamabost urte arteko haur eta gazteak gara, eta festetan parte hartu nahi dugu, baina ez ikusle bezala, festagile bezala baizik.
15 urtetik beherakoentzat berbena antolatzean nahi genuke
Aurtengo programagatik eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei, baina datorren urteko festetarako, gure eskaerak kontuan hartzea eskertuko genieke. Gutxienez, “Haur eguna” delako horretarako egiten ditugun proposamenak aintzat hartzea nahi genuke. Datorren urtean festak guretzat egokiagoak izatea espero dugu.
|
Gure eskaerak
Festa egitarauko argazki rally-a 11 urtetik gorakoentzat izatea nahi genuke, eta ez 12 urtetik gorakoentzat bakarrik.
Geure arteko txiste kontaketa antolatzea nahi genuke.
Parkean jolasteko pinata ere nahi genuke.
Ilunabar batean 15 urtetik beherakoentzako berbena antolatzea ere asko eskertuko genuke.
“Haur egunean” 8 urtetik hasi eta 15 urte bitartekoentzako olinpiada jokoetan ere poz-pozik parte hartuko genuke.
Bizikletaz osatzeko zirkuituak antolatzea ere eskertuko genizueke.
Haurrek eta gaztetxoek sortutako esku-lan saltokiak ere oso-oso gustukoak ditugu, benetan.
Gu prest geundeke “Haur egunean” trogloditaz janzteko eta beste guztiak ere horretara animatzeko. Eta, hau dena ‘txukun-txukun’ amaitzeko, bazkari troglodita antolatzea eskertuko genuke; prest gaude dena eskuekin hartuta jateko, antzinako gizakiak bezala.
|