|
Zuhaiztiko kiroldegia
abuzturako prest
Duela urtebete baino gehiago hasi ziren lanak
Kiroldegia Egia eta Gros artean egongo da, Renfeko tren geltoki ondoan. Zuhaiztiko udal kiroldegiak hiru igerileku izango ditu; bat gaztetxoentzat, beste bat helduentzat —txirrista eta guzti—, eta azkenekoa igerian ibiltzeko.
Igerileku ondoan, 300 metro karratuko gimnasioa egingo dute, aldagelekin. Kafetegia ere egongo da. Udal bulego batzuk ere bertan jarriko dituzte. Eraikinaren azpian lau solairuko aparkalekua egingo dute, 350 tokirekin. Honekin, Groseko aparkatzeko arazoa hobetu nahi dute.
Lan hauekin batera, eta Hezkuntza Kontseiluak emandako diruarekin, Zuhaizti eskolaren jolastokia handituko dutela adierazi du Odon Elorza alkateak.
Aitor Brosa, Aritz Cevidanes, Julen Elorz
Okendo kultur etxea
Azkenean, Okendo kultur etxeko obrak bukatzen ari dira eta dirudienez, laster Okendo berrira sartu ahal izango gara denok. Antza, jendea asko zain dago eta pozik, bertan egindako lana polita iruditu zaio eta.
Diotenez, kultur etxea handiagoa da eta gauza asko daude. Kanpotik ere ezberdina da, eta askoz ere ederragoa orain. Noski, lan honekin, modernizatu egin dute eta oso eraikin atsegina da, barrura sartzeko.
Manex Etxeberria, Mireia Esnal eta Amaia Eskisabel
|
Olatuen kontrako babesa
Zurriolako hondartzan
Zurriolako hondartzan metalezko eta hormigoizko babes hesia egiten ari dira. Langileek diotenez, hiru egunetan 30 metro babes egiten dituzte.
Hormigoizko pareta ziklopeekin zimentatuta dago (ziklopea harrizko eta metalezko zementua da). Paretak itsasoko olatuen indarrari aurre egin beharko dio eta ura beste aldera ez sartzea lortu beharko du.
Proiektua:
Zurriolako hondartzaren aurreko horma eraldatu.
Egilea:
Gipuzkoako Kosta Zerbitzua.
Epea:
Urriaren 1etik maiatzaren 31 arte.
Aurrekontua: 1.163.000 euro.
Hondartza berria:
Hondarraren maila lau metro igoko dute. Babesaren eta hondartzaren artean aldapa txiki bat geldituko da.
Miren Abadia, Asier Arizkorreta eta Andrea Barra
|