euskaraz.net
Calcuta ondoan

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 65 2003/12 »  Calcuta ondoan



Han eta hemen
***

Calcuta Ondoan erakundearen lana

Calcuta Ondoan irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) katolikoa da. 2001ean sortu zen Donostian eta bertan hamar lagunek lan egiten dute boluntario gisa. GKE honen helburu nagusia beharrak dituztenen ondoan egotea da.






Calcuta Ondoan erakundeak Calcutta hirian lau proiektu finantzatzen ditu. Proiektu horiek kaltetuenei zuzenduta daude, haien giza, osasun eta ekonomia garapenerako.

Gainera, gizartearen zati handi baten utzikeriari buruzko sentsibilizazio lana ere egiten dute, gizakiak elkarri laguntzera eta espiritualki haztera gonbidatuz.

Indiako esperientzia

1996an Iñigo Eguren eta Izaskun Andonegi senar-emazte donostiarrak Calcuttara joan ziren laguntzaile. Hiru urte bertan egon ziren, Calcuttako Teresa Amaren elkartean pertsona txiroenei laguntzen. Txiroak, normalean, tren geltokian egoten direnez, bertara joaten ziren laguntza ematera. Egun osoa laguntzen pasatzen zuten, astelehenetik igandera.

“Ashbari” proiektua

Hiru urte ondoren, hainbat pertsonentzako abegi etxe berezia egin zuten. Ashabari izeneko etxea sortu zuten, gaixorik, hilzorian edota baztertuta dagoen jendea jasotzeko.
Etxe hau Calcutta kanpoaldean dago, kutsaduratik, nolabait, babestuta. Han txiroek zenbait lan egin behar izaten dituzte, eta hala beraien kabuz aurrera egiteko gai direla ikus dezakete: baratzaz arduratu, behiak zaindu...

Calcuttan egoera kezkagarria da oso. Udaran beroa handia da: 50 gradu. Neguan ondo egoten da, ez du hotz handirik egiten. Guri oso gogorra dela iruditzen zaigu, baina hara joaten direnek badakite zerekin topatuko diren.





Calcuttan 14 milioi lagun bizi dira. Ondorioz, zarata, kutsadura.... oso handia da. Ura oso kutsatuta dagoenez, ezin dute edan. Medikuek bidalitako botikak norberak ordaindu behar ditu eta ez dira batere merkeak. Gainera, herrien artean komunikatzeko oso errepide txarrak dituzte. Azkenik, munduko beste herrialde batzuetan bezala, gizonen eta emakumeen arteko bereizketa ikaragarria da.

Iñigok eta Izaskunek Calcuttatik bueltatu eta gero, 2001ean, Calcuta Ondoan sortu zuten Donostian. Geroztik, gure hiritik Calcuttarako laguntza bideratzen dute. Badago-eta zereginik.

Xabier Garate, Iñaki Hilario eta Ion Izeta




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****