euskaraz.net
Kontsumismoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 65 2003/12 »  Kontsumismoa



Erreportajea
***

Umeen kontsumismoa

Ezertarako balio ez duten gauzak garesti ordaintzen ditugu

Katalina Erausoko 6.mailako ikasleok honako artikulu hau bidaltzea erabaki dugu, ostiraletan egiten dugun azken batzarrean erabakitakoaren ondorioz. Oraingoan, batzuek umeen edo gurasoen sosak eskuratzeko erabiltzen dituzten trikimailuez mintzatu gara.

Spiners, Tazoak... Era honetako 26 produktu zenbatu ditugu azken hilabeteotan

Ezertarako balio ez duten elementuekin bilduma zentzugabeak osatzea helburu duten modatxoetaz ari gara. Hauek etengabe berritzen dira, batzuekin bukatu eta beste batzuk sartzen saiatzen dira, gaztetxoek zer erosi etengabe izan dezaten.

Produktuon prezioak, gainera, ez datoz bat eskaintzen dutenarekin, nahiz eta litxarkeriaren batekin nahastuta saltzen saiatu: gusanitoekin eta patatekin, besteak beste.

Azken modatxoa plastikozko txapak dira, eta hauek lortzeko boltsatxo bakoitzak 0,30 euro balio du. Produktu hauek beste batzuen beharra dute; txapak eramatekoak, adibidez, musutruk ez direnak, noski.

Gelan egindako inkestan, bakoitzak, batez beste, 50 txapa dituela agerian gelditu da. Biderketa erraza da, ume guztien artean nolako dirutza ateratzen den jakiteko.
Azken hilabeteotan era honetako 26 produktu zenbatu ditugu, eta guztion ibilbidea bera izan da: erosiaz bilduma eginez joan eta ia osatuta dugunean, beste batek lekua hartu dio. Modaz kanpo gelditu dena, aurrez osatu gabeko bildumekin elkartzen da kajoian edo zakarrontzian. Zikloak aurrera jarraitzen du, aldaketa txiki batekin; produktu bakoitzak merkatuan egiten duen denbora gero eta laburragoa da. Negozioa ere gero eta errentagarriagoa da. Bai ongi asmatua!

Gogora ditzagun: Blade-blade, Spiners, Tazoak, Gogoak, Yugi-oh-ren Kartak, Furbia, Kokokras, Txibitak, Shin Chanekin lotutako metalrapers-ak, kromoak eta abar.

Batzarra egin genuenetik artikulua idazteko denbora tartean, ba omen daude beste bi produktu berri: “Pegotak” eta makilaren gainean dantza egiten duten platertxoak.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****