|
Bertsoak
****
|
XXXI. OSINALDE SARIKETA
Finala (Gabiria, 2002-04-06)
E. Eizagirre-Zubeldia
Gaia: Zuek biok lagunak zarete, eta
piercing-a non jarri erabakitzen ari zarete.
Esan iezaiozue zerbait elkarri.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Dama gazte xarmant bat |
E. Eizagirre:
Piercing-a non jarriko
gabiltza kaxkarin
leku morboso hobe
edo leku gordin?
Jar zazu ipurdian
edo aurrean berdin
ezkutatzen dezuna
bistan gera dedin. (bis)
|
Zubeldia:
Piercing-a jarri nahian
baina ez dakit non
leku askoz hobeak
ez dauzkagu inon.
Halare jarriko det
beste horren ondon
baina ez dezu ikusi
Estitxu non dagon. (bis)
|
E. Eizagirre:
Igual nik bilatzeko
eingo’t ahalegina
leku gehio badira
jakina, jakina!
Kopeta pare hortan
jar zazu piercing-a
lehen ere hor daukazu
zulorik haundina! (bis)
|
Zubeldia:
Erantzun nahi nizuke
istantean bertan:
piercing-a jarri nahi det
leku gehienetan;
arazo bat badaukat
esanda benetan:
flekillok tapatzen dit
jarrita kopetan. (bis)
|
E. Eizagirre:
Beti gu zirikatzen
aritzen zera zu.
Horrelakotan eltxo
txoro dirudizu
bestela mingainean
jarri zaizu aizu
hitz itsusia horrek
apainduko dizu. (bis)
|
Zubeldia:
Oraintxe jarri nazu
jakinan gainean
asmatu ezinda nabil
beraz, ezinean
ta orain jartzen badet
ahoan gainean
ebakia egingo dezu
zure mingainean. (bis)
|
Txillida-Lekun
I
Egunero bezala
gu eskolaratu
Ibain da gure gela
han ginen elkartu
eta bederatzietan
autobusa hartu
Chillida museoan
ginen presentatu
|
II
Berrogeita sei jetxi
gu autobusetik
Kaixo egunon gatoz
guztiok Ibaitik
Museoa ikustera
barru ta kanpotik
Hortan saiatu ziren
giak bai gogotik
|
III
Arau bat dago bertan
ezin korri egin
Baina ez ginen hortan
portatu oso fin.
Hurrengoan egingo
dugu guk ahalegin
Museoko zelaian
hori gerta ez dadin
|
IV
Ikusi genituen
hainbat eskultura
eta bakoitzak dauka
forma ta postura
Burniaz egin zuen
nahi zuen hura
Natura ulertuaz
artisten modura
|
V
Chillidaren lan batzuk
hola ikustean
margotu genituen
paperan gainean
eta ondoren jarri
elkarren parean
Diferentzia bazen
bi hoien artean
|
VI
Harritu ginen denok
hori ikusita
horrenbeste burnitzar
elkarri lotuta.
Eduardo Chillida
behar dugu aipa
ongi merezia du
eizue bisita.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|