euskaraz.net
Internet helbideak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 65 2003/12 »  Internet helbideak



Interneteko helbideak
**

Interneten badira mila aukera. Hainbeste aukeren artean, ordea, batzuetan galdu egiten gara. Hona hemen, galdu gabe, erabilgarriak izan daitezkeen lau helbide. Umorea eta jakintza lantzeko webgune batzuk eskaintzen dizkizuegu.


www.argia.com/mantxut



Euskaraz lokuzio, esklamazio eta esamolde asko dago. Horietako batzuk batzuk bildu dituzte Mantxuten eta orain horiek sarean ikusteko aukera ere badago.

www.zernola.net



Gaztetxoentzako webgunea da. 8/10-14 urtekoentzat. Biologiaren inguruko bitxikeriak azaltzen dira. Etxean egiteko esperimentuak. Jokoak eta hainbat azalpen ere aurki ditzakezu. Zuk atalak eta gaiak proposatzeko aukera ere baduzu, beraz, anima zaitez.


www.zientzia.net



Zientzia eta Teknikaren inguruan helduontzako webgunea da. Bertan hainbeste gauza daude ezin dela laburbildu. Aldizkariak, Zientzi Entziklopediak eta punta-puntako azken berriak irakurtzeko aukera ederra. Bertara jo!

www.euskadi.net/harluxet



Harluxet hiztegi entziklopedikoa. 70.000 fitxa dituzu ikusteko. Bertan jakin nahi duzun ia guztia bila dezakezu. Zenbat informazio bertan eta gainera, argazkiz apainduta dago.

Maider Irazoki, Leire Tagle, Maitena Urretabizkaia





Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****