|
Kirolak
**
“Lasterketan, irabaztea
baino ez dut buruan”
|
Sara Villasantek alebinetako Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi zuen iazko otsailean. 12 urte ditu, donostiarra da, eta denboraldi horretan izandako txapelketa guztiak irabazi zituen. Gimnastica de Ulia klubeko kidea da.
|
|
Zein da zure sekretua?
Ez dago sekreturik. Gakoa asko entrenatzea dela uste dut.
Zenbat entrenatzen duzu?
Astelehen eta asteazkenetan, ordu eta erdiko saioak egiten ditut, Anoetan.
Zer egiten duzu entrenamenduetan?
Lehendabizi, bost bira egiten ditugu eta, ondoren, luzatze ariketak eta beste hainbat ariketa. Entrenamenduetan serieak egiteko, taldeka aritzen garenean, ni jartzen naute lehenengo, erritmoa ezartzeko.
Lasterketa bezperan urduri egoten al zara?
Bai. Baina irakurtzen hasten naiz eta berehala joaten zait urduritasuna.
Zer irakurtzen duzu?
Ikastolan agintzen dizkidaten liburuak eta Harry Potter.
|
Zertan pentsatzen duzu lasterketan ari zarenean?
Irabaztea baino ez dut buruan.
Eta irabazten duzunean, zer sentitzen duzu?
Poz handia.
Lehia handia al dago korrikalarien artean?
Ez. Oso ondo moldatzen gara, batez ere taldean. Lehia handien Ainara Epelde azpeitiarrarekin dut, baina kirol alorrean besterik ez; gainerakoan, oso jatorra da. Aurreko denboraldian, beti gelditzen zen nire aurretik, baina aurten nik irabazi dut.
Nolatan hasi zinen atletismoan?
Korrika egitea asko gustatzen zaidalako. Eta amak ere, txikitan, korrika egiten zuelako.
|
Estropadak
Kontxako estropadak 1879an antolatu ziren lehenengo aldiz. Garai hartan, arrantzarako erabiltzen ziren traineruekin egiten zen lehia. Dirua tartean zela jarduten zuten.
Estropadak arrantzatik sortu dira. Arrantzara joateko pertsona indartsuak behar izaten ziren, traineruetan ordu batzuk arraunean pasatu ondoren,
|
arrantza egin eta lehenbailehen portura itzuli behar izaten zuten, arraina enkantean saltzera. Gaur egun kirola da.
Donostiako estropadak iraileko lehen bi igandeetan ospatzen dira Kontxako badian. Bertan elkartzen den ikusle multzo handia kontuan izanik, inolako zalantzarik gabe esan dezakegu, Euskal Herriko kirol ikuskizunik garrantzitsuenetakoa dela.
|
Bizkaia: Lutxana, Isuntza, Itsasoko ama eta Urdaibai.
Gipuzkoa: Aita Mari, Orio, Ilunbe, Hondarribiako, Pasai Donibane Koxtape, Sanpedrotarra, Santiagotarrak eta Zarauz.
Lapurdi:Ur joko
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|