Hezegune artifizialek naturalizazio prozesu ikusgarriak ezagutu dituzte, eta ondorioz, altxor ekologiko handia bilakatu dira. Hezegune guztiak kontuan izanda, artifizialak %60-70 inguru dira. Jatorri artifizialeko hezegune mota oso ezberdinak daude, bai jatorria, bai kokapena aintzat hartuta.
Euskal Herriko hezeguneak honela bana ditzakegu: urtegiak, uraska-urmaelak, ureztaketarako urmaelak, industria urmaelak, gatzagak eta lorategietako urmaelak.
Urtegiak
Ibai haranetan eraikitako presak dira. Herri, hiri eta industrietako ur horniketa dute helburu. Euskal Herriko urtegien artean Arabako Uribarri-Ganboa aipatuko genuke. Sakontasun urria eta orografia lauari esker, ohiko landareez gain, ornodunak ikus daitezke bertan, hegazti urtarrak batez ere.
Ursaka urmaelak
Mendilerroetan sakabanatuta, hauetako urtegi ugari dago, abereentzat erabiltzen direnak. Normalean tamaina txikia dute, sakontasun urria eta ur uherrak dituzte. Urmael hauetako landareria eskasa da, abereen sartu-irteerak direla-eta.
|
Mendiko anfibioen ugalketan dute eginkizun garrantzitsuena.
Gatzagak
Sakontasun urriko ur geruza izaten dute. Gatz kontzentrazio handia izanik, uretatik gatza lortzeko diseinatuta daude. Adibiderik ezagunena Arabako Añana Gesaltza herrian dago. Erromatarren garaitik ustiatzen dira eta zurez egindako egiturek historia, kultura eta natura aldetik balio handia dute.
Lorategietako urmaelak
Hirietako parke berriak eraikitzean sortutakoak dira. Batzuk ingurumena berreskuratzeko proiektuetan daude eta beste batzuk ur-ingurune bat sortu nahian jarri ziren.
Euskal Herriko urmaelak ez dira tamaina handikoak, baina bai aberatsak eta anitzak. Natur ondarearen zati garrantzitsu izanik ere, arriskuan daude, egoera larrian; batzuk desagertu dira eta besteak desagertzeko zorian daude. Espekulazioaren eta bestelakoen mehatxupean bizi dira. Jakina da gaizki ulertutako garapenak ez duela kontuan hartzen natur ondarea. Baina hezeguneak bioaniztasunaren benetako altxorrak direnez, haien defentsak lehentasuna izan behar du.
|