euskaraz.net
Ikasleak idazle

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 67 2004/03 »  Ikasleak idazle



Ikasleak idazle

**



Eguzki sistemaren sorrera



Orain dela hogei milioi urte unibertsoa sortu zen eta eguzki sistema bat zegoen. Eguzki sistema hori bi planetek osatzen zuten: Nebuli eta Karrion izenekoak. Nebuli oso handia zen eta bertan nebuliarrak bizi ziren. Bestea txikia zen, eta han karrionarrak bizi ziren. Bi planetak elkarren arteko gudan ari ziren eta Karriongo biztanleak galtzen hasi ziren; izan ere, planeta txikia izanik, oso biztanle gutxi zituen eta gutxi ziren gudarako. Karrionarren artean baziren bi biztanle lagun minak zirenak. Batek Glanet izena zuen eta besteak Flint. Lehenbizikoak ile marroixka zuen, eta bigarrenak horia.

Halako egun normal batean, Karrioneko planetako hiri nagusira Nebuliko erregea etorri zen, espaziontzi handi batean eta zera esan zuen:

Karriongo herritar maiteak, Eguzki sistema hau ez da biontzat. Bi aukera dituzue. Edo errenditu edo hilko zaituztet!

Eta, atzera, abiatu egin zen erregea.

Glanet eta Flint nobleak ziren, eta hori entzutean, beraien planetako erregearengana jo zuten.

Zer moduz errege? —galdetu zuen Flintek—. Beste planetaren berririk baduzu?

Ez, zer bada? Zerbait gertatzen da?— erantzun zion erregeak.

Nebuli planetako erregeak gerra deklaratu digu —erantzun zion Glanetek.

Erregeak nobleek esandakoa entzun ondoren, Nebulira joateko agindua eman zien, eta ahalik eta gerlaririk onenak eta sendoenak eramateko esan zien.

Horrela, gerlaririk onenak hartu eta han
abiatu ziren, Nebuli planeta aldera. Hara iristean, ezkutuan ibili beharra izan zuten, hantxe ikusi baitzituzten hamar milioi gerlari, goitik behera armatuta.

Ezkutuan, nola eraso egin pentsatzen zebiltzala, jauregiko planoa atera eta esan zuen Flintek:

Beno, gure betebeharra azken solairura iristea da. Ezin dugu atzeko atetik sartu oso babestua dagoelako. Beraz, pentsatu beharrean gaude!

Pentsatzen denbora eman eta gero...

Beno, bat, bi, eta hiru!

Eta lehen solairura igotzea lortu zuten. Baina bertan bi astroide zeuden eskailerak babesten, eta bat-batean denak batera tiroka hasi ziren astroide bat hil zuten arte. Eskailerak ezker-eskuin begira igotzen zituzten, inor aterako zitzaien beldur. Baina konturatzerako hirugarren solairuan zeuden. Hirugarren solairuan eta hamar astroideren aurrean. Oso egoera arriskutsuan zeuden, baina Flint oso azkarra zen eta planoak ondo ezagutzen zituenez, ezkutuka azken solairura iristea lortu zuten.

Zertarako nahi ote zuten azken solairura iritsi? Atea zabaldu eta... hantxe topatu zuten erregea larruzko besaulkian eserita.

Zure esku dago eguzki sistema, errege jauna!—izan ziren Flinten lehen hitzak.

Bizirik uzten banauzue eguzki sistema dagoenean utziko dut, eta zuei ez zaizue ezer gertatuko!—erantzun zuen errege beldurtuak.

Beraz, hortik aurrera bakea iritsi zen eta eguzki sistemak hor jarraitu du.






Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****