euskaraz.net
Forum Bartzelona 2004

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 68 2004/05 »  Forum Bartzelona 2004



Han eta hemen

***

Forum Bartzelona 2004

Hasi da Bartzelonan Kulturen Forum Unibertsala. Maiatzaren 9an hasi zen eta irailaren 26an amaituko da. Forum hau mundu osoko jolas-multzo handienetako bat izango da, hogeita hamar hektareak izango baititu. Bertan, erakusketak, tailerrak, jolasak, azokak eta ikuskizun franko izango dira.




XXI. mendeko gatazka kulturalei eta sozialei buruz pentsatzeko eta esperimentatzeko esparrua eskainiko du Forum Bartzelona 2004k. Kulturen Forum Unibertsala Bartzelonan izango da 141 gau eta egunetan.



Jatorri anitzeko pertsonek topo egingo dute bertan, adin eta kultur desberdinekoak. Bisitariek, barrutian sartu bezain laster, kubo handi batekin egingo dute topo, eta benetako multimedia bizipena sentituko dute. Erakusketak, tailerrak, jolasak, elkar eraginezko instalazioak, azokak eta ikuskizunak ikusteko aukera izango dute “Forum-en bihotzean”, 15.000m2 –ko “haima” erraldoi batean.

Kulturen Forum Unibertsala honako erakundeek bultzatu dute: Bartzelonako Udala, Kataluniako Generalitatea eta Espaniako Gobernua. UNESCO da babeslea.

Ikuskizun honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hauxe duzue ekimenaren web orria: www.barcelona2004.org

7 itsasoetako erraldoia

Forumak iraun bitartean, artikulatutako irudi erraldoi bat, 10 metro edo gehiagoko altuera duena, protagonista izango da “7 itsasoetako erraldoia” ikuskizunean. Auditorio Nagusian egongo da eta bertan 3.000 pertsonentzako lekua dago.
Egunero, 30 minutuko bi, hiru edo lau saio egingo dituzte.

Jordi Aspak zuzendutako lan honek, gizakiok bizitzeko behar-beharrezkoak ditugun itsasoko baliabideez eta honen etengabeko kutsatze prozesuez gogoeta egiteko aukera emango du.

Itsasoaren espirituak garrantzi izugarria du lan honetan, eta egileek hori lortzeko bi ikuspegi eskainiko dituzte: batetik, itsasoa zuzenean ikusiz lortzen dena eta bestetik, fikziozko eszenatokitik ikusiko dena.

Forum Bartzelonako ‘haima’

15.000 metro karratuko karpa da “haima” eta hamabost erakusketa izango dira bertan. Gaur egun ditugun gatazka ekonomikoei, kulturalei eta ingurumenekoei zein irtenbide eman diezaiekegun aztertzen saiatuko dira esparru honetan.



Bisitariari 2015. urtera bidaia proposatuko zaio, hori baita Nazio Batuek zehaztutako data munduko pobrezia guztiz erauzteko. Erakunde hau osatzen duten herrialde guztiak aipatutako helburua lortzeko, plan berezi bat adostu zuten milurteko hasieran: edateko ura 1.200 milioi pertsona gehiagorengana eramatea, neska-mutil guztiak eskolatzea, sexu berdinketaren alde borroka egitea eta hies-a edo antzeko izurriteei aurre egitea.

Ane Miren, Amaia eta Iñigo



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****