 |
|
 |
 |
|
**
Neskatxa bat parrokiarako diru eske zebilen kalean. Agure batengana heldu zen eta honek galdetu zion:
- Norentzat da biltzen duzun dirua?
- Jainko onarentzat – erantzun zion neskatxak.
- A bai? Utz iezadazu orduan diru hori niri. Nik emango diot. Zuk baino lehenago ikusiko baitut Jainkoa.
|
|
Saguzar batek esan dio besteari:
- Nondik atera duzu hainbeste odol?
- Ikusten al duzu pareta hori? –esan dio besteak.
- Bai, noski!
- Ba, nik ez nuen ikusi!
|
Semeak aitari:
- Handitzerakoan amonarekin ezkonduko naiz.
- Baina seme, nola ezkonduko zara nire amarekin?
- Zu ezkondu zinen ba nirearekin.
|
Telefonoz:
- Aizu, eroetxea al da?
- Ez jauna, nahastu egingo zinen.Guk ez daukagu telefonorik.
|
Ba al dakizu nor den Arabiako mekanikorik hoberena?
Ali-kate
|
Jaimito ikastolara joan da eta esan dio andereñoak:
- Zenbat da 2x2?
- Eman datu gehiago, mesedez.
|
Emakume bat medikuarengana joan da eta esan dio medikuari:
- Zer esan zenidan lehengoan zer neukala, piscis edo geminis?
- Cancer, emakumea, cancer.
|
Bazen behin Txanogorritxu izeneko neska bat. Amonarengana joan zen eta esan zion:
- Amona zer begi handiak dituzun!
- Amona zer belarri handiak dituzun!
- Amona zer aho handia duzun!
Eta amonak esan zion:
- Zu zertara etorri zara, akatsak ateratzera ala merienda ekartzera? |
Irakasleak esan dio Arantzari:
- Atera arbelera Arantza!!!
- Ongi da irakasle.
- Ea Arantza, poltsiko batean 500 euro baldin badituzu eta bestean 1.243 euro. Zenbat euro daramatzazu guztira?
- Ai jauna, orduan beste baten galtzak jarri ditut!
|
Gaspar, kalean zihoan lasai-lasai. Ezezagun bat gerturatu zitzaion korrika eta bizkarretik helduz galdetu zion:
- Ea asmatzen duzun zenbat urte ditudan nik.
Gaspar begira-begira gelditu zitzaion eta esan zion:
- Zuk 60 urte.
Besteak orduan:
- Bai jauna! Halaxe da. Nola asmatu duzu?
- Oso erraz.—erantzun zion Gasparrek—.Nire auzoan erdi ero bat bizi da eta hogeita hamar urte ditu.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |