euskaraz.net
Ikusitakoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 69 2004/06 »  Ikusitakoak



Ikusitakoak

***



Troya



Datuak
Zuzendaria:Wolfgang Peterson
Aktoreak: Brad Pitt, Orlando Bloom, Eric Bana, Diana Kruger
AEB, 160 minutu
Mota: Abentura epikoa

“Troya” amodioa eta gerra nahasten dituen Homeroren klasikoetan oinarritutako azken filma da. Orain dela 3200 urte Troyako Paris printzea (Orlando Bloom) Helenaz, Espartako erreginaz, maitemintzen da eta bahitu egiten du. Greziako eta Troyako armaden arteko guda bukaezina eragiten du horrek.

Gerra eta amodioa nahasten dituen azken urteotako filma onenetarikoa da. Borrokak, heroiak eta efektu bereziak gustuko dituzten pertsonentzat gomendatzen dut bereziki, hala ere, edozein pertsonak ikus dezakeen filma da.

El efecto

mariposa

Datuak
Zuzendaria: Eric Bress eta J. Mackye
Aktoreak: Ashton Kutcher, Melora Walters, Amy Smart
AEB, 113 minutu
Mota: Intrigazkoa

Evan Treborn mutil berezia da, gaztetan konturatu da denboran bidaiatu eta bere bizitzako hainbat gertaera alda ditzakeela. Pasadizo zehatz bat aldatu eta bere bizitza osoa aldatzen da; baina ez bakarrik berea, baita inguruko guztiena ere, lagunak, neska-laguna, ama… Esperientzia hau hiruzpalau alditan izango du, gustuko bizitza lortu arte.

Erraz ikusten da pelikula hau. Interesgarria da pertsonaiek zer bizitza desberdin biziko dituzten ikustea. Ezin da ahaztu Ashton Kutcher aktorea modan dagoela.

A contrareloj



Datuak
Zuzendaria: Carl Franklin
Aktoreak: Denzel Washington, Evan Mendes, Sanna Lathan
AEB, 104 minutu
Mota: Intrigazkoa

Matt (Denzel Washington) herri txiki bateko polizia da, inoiz ez du arazo handirik izan eta jendearekin beti ondo konpondu izan da. Egun batean, bi hilketa gertatzen dira eta proben arabera, badirudi bera izan dela.

Denzel Washington aktore ona da eta pelikula honetan ondo betetzen du bere papera, baina azken aldi honetan beti antzeko filmak egin ditu. Gustatuko litzaiguke (eta berari ere) bestelako roletan ere ikustea. Gainera, luzemetraia honek ez du ezer berririk, ez berezirik eskaintzen; are gehiago, askotan zer gertatuko den asma daiteke.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****