euskaraz.net
Grafitiak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 70 2004/10 »  Grafitiak



Donostia auzoka

* *

Grafitiak gurean

Grafitiak gazte mugimendu baten arte adierazpena direla esan daiteke. Azken hilabeteetan Donostian eta beste toki batzuetan grafitiz bete dituzte hormak, eta artista gazte hauen arte lanek harriturik utzi gaituzte.



Orain dela hilabete Representa’04 egin zen Anoetako igerilekuko kanpokaldeko hormetan. Grafitigile erakustaldi bikaina izan zen, eta emaitzak han daude, paretetan. Euskal Herriko grafitigile asko etorri ziren.

Bestalde, Gipuzkoako Mendaro herrian, Euskal Herriko grafiti txapelketa ospatu zen. Hamar grafitigile ospetsuenak gonbidatu zituzten. Egin zuten lanetako bat frontoia apaintzea izan zen, eta jendearen ustez, izugarri polita geratu da.

Grafitiak artearen merkatuan saltzen hasi dira. Adibidez, Jean Miches Basquiat eta Keith Haringek, 8.000 €-ren truke saldu zuten bat. Michesek saldutako grafitirik garestienak 710.000 € balio zituen.

Esan beharra dago grafitien inguruan mugimendu handi bat dagoela.
Jazteko moda berezia dute, hip-hop musikazaleak dira eta break-dance-a dute gustuko. Donostian bertan era horretako denda bat badago, Old School du izena.



Grafitien inguruko arazoak

Baina, zer gertatzen da edozein tokitan marrazten direnean firma edo sinadurak? Firmagileak sinadura edo esalditxoren bat izan ohi du, eta edonon jartzen du. Hau egiten du bera handik pasatu dela adierazteko. Normala da firmagile hauek taldetan elkartzea. Talde edo banda hauek beraien inguruneak edo zonak dituzte, eta ingurua grafitiz beteta izaten dute. Hainbeste daudenez, hiria zikin dagoela dirudi, eta ondorioz, udaltzainek sarritan grafitigileak atxilotu egiten dituzte. Udaltzainek grafitigilearen sinadura erregistratzen dute eta isuna jartzen diote. Normalean, 50 € koa izaten da lehenengo aldian, eta ondorengoetan handiago. Gurasoei ere jakinarazten diete gertatutakoa.





Grafitigileen hiztegia

Writer : grafitigilearen sinadura.
Gans : taldeak edo bandak. Ganster hitzetik dator.
Tag : zirriborro batez eginiko sinadura.
Bombing : pintada bonbardaketa.
DT eta 5-0: polizia izendatzeko siglak.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****