euskaraz.net
Loditasun arazoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 70 2004/10 »  Loditasun arazoak



Erreportajea

* * *

Euskadin, gazteen %15ak

loditasun arazoak ditu

Adituek diotenez lodiegi daudenen kopurua izugarri igo da azken urteotan, modu kezkagarrian gainera. Gaur egun, Euskadin gazteen %15 behar baino lodiago dago. Gainera, gero eta gaztetxo gehiagok garai batean helduen gaitzak zirenak dituzte. Hala nola, bihotz gaixotasunak, tentsio eta kolesterol arazoak...

Zenbait ikerketen bidez, adituak jabetu dira lodi egotearen arrazoi nagusia elikadura desegokia dela. Baina, zoritxarrez, publizitatearen eta moden eraginez, goranzko joera hau geldiezina dirudi, ez baikara jabetzen arazo honen larritasunaz.

Jateko ohitura txarrei, kirol gutxi egitearen arazoa erantsi beharko genioke. Gero eta ordu gehiago pasatzen ditugu Play Station, ordenagailu eta telebista aurrean,
patxaran eserita, izerdi tantarik bota gabe. Elikadura txarrari kirol eza gehituz, gero akabo, gureak egin du!

Gurasoei ere dei bat egin nahi genieke seme-alabez ardura daitezen. Horretarako kirola egitera bultzatu behar dituzte seme-alabak, ondo jaten dutela ziurtatu; eta noski, litxarkeriak ahalik eta gutxien jaten lagundu.

Ondorioak jasan nahi ez baditugu, ez zaigu komeni, orain egiten dugun bezala, hanburgesak, pizzak, Coca Colak... eta antzeko jakiak gure ospakizunekin eta ondo pasatzearekin lotzea. Ezin diegu zabor-janari horiei lekurik utzi geure eguneroko otorduetan. Janari horretara ohituz gero, bizitza kalitate kaxkarragoa eta bizitza laburragoa izango dugu eta gaixotasunak areagotuko zaizkigu.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****