euskaraz.net
Shin Chan

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 70 2004/10 »  Shin Chan



AUZOKA txiki

Elkarrizketa * *

“Oso ume normala naiz; tira, agian bihurri xamarra”

Gaur gure artean guztiok ezagutzen dugun pertsonai bat dugu. Bere izena esan bezain pronto jakingo duzue nori buruz ari garen: Shin Chan da.



Aurkeztuko al zara gure irakurleen aurrean?

Ba... Shin Chan esaten didate, baina nire izena Shinnosuke Nohara da. Orain dela 5 urte jaio nintzen Kasukabe hirian. Bertan nire familiarekin bizi naiz. Hiroshi, nire aita; Missae, nire ama; Himawari, nire arrebatxoa eta Elur, nire txakur maitagarria. Oso ume normala naiz; tira, agian bihur xamarra.

Eta zure familia, nolakoa da?

Kar, kar, kar....nire ama...nire ama oso erraz haserretzen da nirekin eta kaskarrekoak ematen dizkit, itsusia dela esaten diodalako. Hala ere, asko maite dut eta berarekin ondo pasatzen dut. Lan handia egiten du etxean eta aitak ez dio laguntzen.
Ez dio laguntzen berak lana egiten duelako eta etxera etortzen denean bainera eta afaria prestatuta egotea nahi du, bestela... Amarekin haserretzen da diru asko gastatzen duelako. Baina elkarrekin mendira goazenean ondo pasatzen dugu.

Eta Himawari?

Nire arreba? Ez du ezer egiten, lo eta lo. Beno esnatzen denean nire jostailuak hartu eta puskatzen dizkit.

Ikastolara joaten al zara?

Ba, bai, bai! Han lagun asko ditut: Kazama, Massao, Boo Chan eta Nene. Eguzkiloreen gelan nago eta nire andereño maitea Yoshinaga deitzen da

Oso interesgarria iruditu zaigu zurekin hitz egitea, beste egun batean jarraituko dugu hitz egiten. Mila esker eta laster arte.



Oso gustura egon naiz zuekin. Nahi duzuenean deitu. Oroigarri moduan nire argazki batzuk utziko dizkizuet, bale?


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****