euskaraz.net
Ekologia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 70 2004/10 »  Ekologia



Ekologia

* * *

Baratza barnetik

Kaixo lagunok! San Luis La Salle ikastetxeko baratzeko lurra naiz. Triste eta aspertuta nago, denbora pasatu dudalako umeen bisitarik gabe. Oporretan zeundeten eta ez zarete bisitatzera etorri. Zuek oporretan zeundeten, baina nik lanean jarraitu dut etengabe, eta zuek landatutako lekak, tomateak, ilarrak, kalabazinak, piperrak, tomateak, patatak... hazten joan dira. Ez dakit nor, baina baten bat pasatu da, behin baino gehiagotan, fruitu horiek guztiak biltzera. Gauza gutxi aurkituko dituzue orain: pipertxoren bat, azalore eta aza txiki batzuk eta, hori bai, belar asko. Hala ere, joan den egunean bisitan etorri ziren ikasle batzuei entzun nien laster ziazerbak, kalabazak, eskarolak, letxugak, tipulak egon litezkeela. Uda parteko beroak pasatu direla eta euria eta hotza azkar asko helduko direla ere esan zuten. Pozik entzun nuen laster etorriko zaretela berriro ni zapaltzera, buelta ematera, ureztatzera, hazi eta landare berriak nire barnean sartzera... Zuek bezala, ni ere, ikasturte berriari hasiera emateko irrikan nago.

Nerea, Maria Eugenia eta Amaia



Sagarrondotik sagardora



Euskal Herriko hainbat tokitan, egun hauetan bada nahikoa lan sagardoa dela eta; Astigarragan, Ergobian, Hernanin, Usurbilen eta inguruko beste zenbait herritan.

Sagarrondoek zainketa handia behar dute: adaxkak moztu; jorratu; enborra botika batez margotu, inurriek kaltetu ez dezaten...

Lore ederrez janzten dira Euskal Herriko sagarrondoak, gero udan fruitu bilakatzen direnak. Sagar gozoak, gezak, gaziak, gorriak, horiak, orlegiak... Guztiak dira balekoak hain zuku ederra egiteko. Hala ere, sagardoa egiteko orduan kontuan
hartzen dute sagar mota bakoitzeko gutxi gorabeherako kantitatea. Izan ere, sagardoaren gustua horren araberakoa izango da gero. Batzuei gozoagoa eta besteei garratzagoa edota gaziagoa gustatzen zaie.

Urria aldera, sagarrak biltzen dira. Batzuk bere gisa lurrera eroritakoak dira eta besteak enborra astinduz jauziaraziak. Kizki baten laguntzaz, zakuak bete eta tolare aldera biltzen dira. Tolarean txikitu egiten dira, eta muztio (zuku) zoragarria ateratzen da. Zuku hau berehala edangarria eta osasungarria da. Gainerakoarekin kupelak beteko da.





Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****