euskaraz.net
Txirrindularitza

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 70 2004/10 »  Txirrindularitza



Kirolak

* *

Andoni Blázquez:

“Txirrindulari profesional izateko, ona izatea eta zorte handia edukitzea beharrezkoa da”


“Erosoen esprintetan sentitzen naiz”
17 urteko Andoni Blazquezi egin diogu elkarrizketa. Andoni AEG ikastetxea txirrindulari taldekoa da. Donostiako politeknikoan ikasten du, eta Astigarragakoa da. Junior mailan dabil.

Noiz eta nola hasi zinen bizikletarekin?

2000. urtean hasi nintzen, 13 urte beteak nituela. Ikasturtean kirolen bat egin behar nuela ohartu nintzen, eta bizikleta gustuko nuenez, horretan aritzea erabaki nuen.

Ba al duzu idolorik txirrindulari munduan?

Bai. Laurent Jalabert asko gustatzen zait, nahiz eta bizikleta utzi duen. Gaur egungoen artean, Jan Ullrich oso gustuko dut.

Noizbait profesionaletara pasatzeko asmorik ba al duzu?

Kar, kar, kar, ilusioa beti dago... baina aitortu beharra dago, ona izateaz gain, zorte handia ere eduki behar dela! Gogor entrenatzen nabil, hori lortu ahal izateko.

Nola definituko zenuke zure burua, esprinter gisa, eskalatzaile gisa...

Ni erosoen txirrindulari askoko esprintetan sentitzen naiz. Baina erlojupekoetan ere ongi aritzen naiz. Mendian kosta egiten zait aurrekoei jarraitzea.
Zer moduzko palmaresa duzu?

Ezin nahiz kexatu, urtero aurreratzen noa eta. 2001ean, Gipuzkoako Errepideko txapelketa eta Andazarrateko igoera. 2002an, Euskadiko Pista txapelketa. 2003an, Gipuzkoako Pista txapelketa, Automatismos Erreka pistako challegea, Gipuzkoako Errepideko txapelketa, Ibaetako gp saria eta Zarauzko Joxe Mari Artetxe XIII kriteriuma. Aurten, Zarauzeko Joxe Mari Artetxe XIV. kriteriuma.

Kirol hau ligatzerako garaian zer moduzkoa da?

Kar, kar, kar!!! galdera hau espero nuen... Lagundu, laguntzen du, baina txirrindularitzak sakrifizio asko eskatzen du, beraz, ezin naiz gehiegitan atera. Baina, ateratzen naizenean ederki aprobetxatzen dut!

Txirrindularitzaz gain, zer egiten duzu?

Lehenik eta behin, ikasketak. Bizikletarena ongi ateratzen ez bada ere, zer egin eduki ahal izateko, batxiler teknologikoko bigarren maila egiten ari naiz.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****