euskaraz.net
Teknologia berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 72 2005/01 »  Teknologia berriak



* *





Panasonic-ek lehen liburu elektronikoa kaleratu du



“Sigma book” izeneko liburua kaleratuta, Panasonic enpresak irakurketaren inguruan ohitura berria bultzatu nahi du.

Panasonic-ek Japoniako merkatuan atera berri du “SBook” (Sigma Book) izenekoa. Gutxi kontsumitzen duen produktua dugu, beira likidoarekin darabilen teknologiaz baitabil. Beraz, hiru hilabeteko bizi iraupena lortuko du bi pila (AA) erabilita.

Aurrerapen teknologiko egokia izango litzateke, elektronikoa denez, zuhaitz pila salbatuko genituzkeelako. Gaur egungo liburuekin ez bezala.

Informazioaren autopista ezin azkarragoak

Duela hamar urte, gaur egungo informazio trukea ezinezkoa zen. Orain, berriz, informazioaren autopistak errealitatea bihurtu dira. Gaur egun, zuntz optikoko kableak oso finak dira, eta altzairua baino gogorragoak dira. Laserraren laguntzaz, telefono eta Internet bidez komunikatzeko gaitasuna ikaragarri handitu du zuntz optikoak. Aplikazioak ugari dira: astronomian, medikuntzan eta industrian, adibidez, gero eta gehiago erabiltzen baita zuntza. Zuntz optikorik gabe, gaur egungo komunikazio autopistak ezingo lirateke eraiki.











Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****