|
*
*
*
oso ona
ona
balekoa
txarra
|
|
Photograma
Zein?
Zein? musika taldea Bilbotik datorkigu, eta taldeko partaideek eskarmentu handia dute musika munduan. Besteak beste, horietako batzuk 80ko hamarkadako Ama Say talde mitikoan aritu ziren. “Photograma” izeneko hau Zein?-en bigarren diskoa da, eta aurreko lana bezala, Metak diskoetxearekin kaleratu dute diskoa. Punk, blues, soul eta pop doinuak maisuki nahasten ditu Zein?-ek, eta hauxe da, nire ustez, azken urteotan euskal musikaren barruan kaleratu den diskorik onena. “Ez larritu”,
“Aurrenak eta azkenak” eta “Desio bat” kantak bikainak dira. Ez geratu diskoa entzun gabe!
|
Under my skin
Avril Lavigne
Neska gazte honen -16 urte baino ez ditu- entzutekorik berrienaren izenburua "Under my skin" da. 12 abesti biltzen dituen lan honetan, hala ere, nagusiagoa dela ematen du; izan ere, heldutasuna da aurreko diskotik
honakora nabarmentzen dena. Diskoko abestiek erritmo handia dute, eta dantzatzeko baino gehiago (zail samarra baita), entzuteko direla esango nuke, oso martxosoak baitira. Abesteaz gain, gitarra jotzen du Avrilek, eta nola gainera! A zer nolako abiadura gehitzen dion musikari! Batzuetan, Lindsay Lohanen tankera hartzen diot! Beraz, musikan aditu samarrak
zaretenok, jakingo duzue nori buruz ari naizen, eta zein musika estilori
buruz, ezta? Berriak zaretenontzat... rocka da Avril Lavignek lantzen
duen esparrua. Anima zaitezte entzutera!
|
|
|
Sin noticias de Holanda
Melendi
Melendi asturiarra da. Eztabaida ugari sortu dituen gazte honen diskoak "Sin noticias de Holanda" izena du, eta hamairu abesti dakartza. Musikaren aldetik, esan daiteke rumba antzeko musika egiten duela. Ezagutzen ez duzuenontzat, esan daiteke, Estopa taldearen antzeko erritmoak lantzen dituela. Melendi oso ospetsu egin da azken aldi honetan, Espainiako Txirrindularitza itzulirako musika egin baitzuen. Abestietako hitzak, bestalde, gehienak berak idatziak dira, eta nahiko konprometituak direla esan genezake. Abestien izenburuak irakurri besterik ez dago horretaz ohartzeko. Bat aipatzearren: “Vuelvo a traficar”. Diskoa nahiko entzun erraza da; beraz, edozein unetan ondo sartzen den horietakoa da,
freskagarri bat bailitzan.
|
Game over
Pilt
Rafa Rueda musikaria mungiarra da, eta ospe handia hartu da azkenaldion Euskal Herriko musika munduan. Duela gutxi, adibidez, bakarkako bideari ekin dio, eta arrakasta handia izaten ari da. Dena den, Rafa Ruedaren proiektu ospetsuena Pilt taldea da. Metala, hard-rocka eta popa nahasten dituen talde honek disko bikainak egin izan ditu, “Hil da jainkoa!” abesti ospetsua zekarren diskoa, adibidez. Honakoa Pilt taldearen azken lana da, eta berekin ditu taldearen betiko ezaugarriak: indarra, tentsioa, amorrua, intentsitatea... Rafa Ruedaren ahotsa gora eta behera dabil kanta guztietan, eta belarriak kolpatzen aritzen zaigu etengabe. Disko gomendagarria da.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|