|
*
*
|
“Funkya da dantza errazena”
|
Bost ikasle dantza pauso batzuk egiten.
|
|
Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan, dantza klase partikularrak ematen hasi ziren duela bi urte. Ipar Haizea
Elkartean egiten dituzte ikastaro hauek. Une honetan, sei lagun ari dira ikastaroetan parte hartzen. Lagun horiek dantza mota asko ikasten ari dira. Irakasleak Marta izena du, eta bere lana, dantza egin eta irakastea alegia, asko gustatzen zaio.
|
Martak egunero egiten du dantza, eta beste lokal batzuetan ere irakasten du. Hori dela eta, egunero dauka ikastaroren bat, baita larunbat goizetan ere. Batzuetan, ikastaroak ez ditu bakarrik ematen, Estamer-ekin aritzen baita. Ikasleek oso ondo pasatzen dute, eta gainera, asko ikasten dute. Egia esan, ondo irakasten dituzte dantza guztiak. Gehiago jakiteko eta hobeto ezagutzeko, Martari elkarrizketa hau egin diogu:
Zein da zure lana?
Jendeari dantza mota asko irakastea.
Zer moduz doakizu?
Oso ondo, baina aurten jende gutxi ari da ikastaroan.
Zenbat orduko klasea ematen duzu larunbatetan?
Bi orduz aritzen naiz.
Zein dantza mota egiten dituzue?
Garaikidea, funkya, balleta, dantza modernoa, joga eta break-dancea; dena den, jendeari gehien gustatzen zaiona break-dancea da.
Zergatik hasi zinen ikastaroak ematen?
Auzoko bi mutilek eskatu zidatelako.
Noiz hasi zinen irakasten?
Duela bi urte. Hala ere, txiki-txikitatik, areto batean dantzatzen aritzen nintzen.
Zuek egiten dituzuen pausoak zailak al dira?
Zailak dirudite, baina ez dira hainbesterako.
Zenbat pertsona joaten dira ikastaroetara?
|
Hemen, Intxaurrondon, sei lagun ari dira.
Egin duzue noizbait ikuskizunik kalean?
Bai, Altzako kultur etxean eta Bilbon.
Asko kostatzen zaie ikasleei dantza hauek ikastea?
Pixka bat, baina azkenean ateratzen zaie, ondo, gainera.
Zure lana gustatzen al zaizu?
Asko gustatzen zait, eta egunero dantza egiten dut. Oso gustukoa dut dantza horiek irakastea, dibertigarriak eta politak direlako, eta jendeak oso ongi pasatzen duelako.
Zein da dantza errazena?
Garaikidea eta funkya dira dantza errazenak.
Zeintzuk dira ikasleak?
Sonia, Sara, Estefani, Maite, Noemí eta Maite.
Zein eskolatakoak dira ikasle gehienak?
Maria Auxiliadora ikastetxekoak dira.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|