|
Iritzi-miritziak
*
*
*
|
Segapotoa
|
|
Ez dugu zalantzan jarriko telefono mugikorrak bizitza aldatu digunik. Lehen nola bizi ote ginen mugikorraren beharrik gabe? Orain, ordea, edozein lekutan topatzen dugu norbait “mugikorretik” hitz egiten. Patologia ere bihurtzen ari da zenbait gazteentzat. Adituek diotenez, “segapotoen” uhinak garunarentzako arriskutsuak omen dira. Eta zuk, ba al duzu segapotoa edo telefono mugikorrik? Eta ez baduzu, bat izateko irrikatan al zaude? Beharrezkoa iruditzen al zaizu telefono mugikorra izatea? Edo gehiegikeria bat iruditzen zaizu? Hona hemen galderak eta erantzunak.
|
Zer iruditzen zaizu telefono mugikorra?
|
|
Igor Zabala
DBH 4.
Segapotoarena nahiko asmakuntza berria da, eta ia mundu guztian, eta adin guztietako jendeak erabiltzen du. Nire aitonak 76 urte ditu, eta bi telefono mugikor ditu. Eta hamar-hamabi urtetik gorako ia haur guztiek bat dute. Gainera, telefono mugikorra ez da soilik deiak egiteko tresna bat, jolasteko, argazkiak egiteko, mezuak bidaltzeko, interneten sartzeko, eta gauza askotarako balio du.
|
Vanesa Chueca
DBH 4.
Nire ustez, mugikorra oso garrantzitsua da. Orain mugikorra kenduko balidate, faltan izango nuke, beti gainean eramaten baitut. Badakit tontakeria bat dirudiela, baina ez litzateke berdin izango. Merkatuan, egunero ari dira modelo berriak ateratzen, eta noski, guk dena nahi dugu. Aitortzen dut oso garrantzitsua dela niretzat.
|
|
|
|
|
Iñigo Garcia
DBH 4
Mugikorra azken aurrerapen teknologikoen artean hoberenetakoa da. Nik uste dut, bat izatea beharrezkoa dela. Ez zait hainbeste axola berria ala zaharra den, bat izatea baizik. Argi dago, ordea, gehienok merkatura atera berri den azken modeloa nahi dugula. Nik gurasoekin eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen dut, baina ez nago mugikorraren menpe.
|
Eber Lemus
DBH 4.
Nik bi arazo ikusten ditut. Lehenik, zure ingurukoekin komunikazioa eten egiten dela, jendea askotan telefonoz hitz egiten edo mezuak bidaltzen ari baita, askotan albokoa errespetatu gabe. Eta bigarrenik, gaur egun gero eta haur gehiagok dutela mugikorra. Niri oso arriskutsua iruditzen zait 8-9 urteko haur batek mugikor bat izatea, kontrolik gabe erabil dezakeelako.
|
|
|
|
|
Ariadna Custardoy
DBH 4.
Gaur egun mugikorrak oso garrantzitsuak dira gure bizitzan, nik egunero bidaltzen dut mezuren bat, edo dei bat egiten dut. Hasieran, helduak lanerako erabiltzen hasi ziren, gero gazteok, eta egun, haurrek ere erabiltzen dute. Asko aldatu digu bizitza aurrerapen honek.
|
Daniel Garcia
DBH 4.
Oso asmakizun ona izan da. Oso baliagarria izan daiteke zenbait unetan: adibidez, larrialdi baterako edo etxera deitzeko. Hasieran deiak egiteko eta mezuak bidaltzeko erabiltzen genituen, baina gaur egun “MSMak” eta “bideo-deiak” ere egiten dira, eta niri izugarria iruditzen zait.
|
|
|
|
|
Joana Carrion
DBH 4.
Gazteak gero eta lotuago gaude telefono mugikorrari. Gure lagun bat, gurekin ateratzen den bakoitzean, beti segapotoari itsatsita dago, hizketan edo mezuak bidaltzen. Guk esaten diogu, horrela gauza asko ari dela galtzen, eta horretarako, hobe duela etxean geratzea, ez baitigu ia kasurik egiten.
|
Cristina Framiñan
DBH 4.
Mundu guztiak dauka telefono mugikor bat, gutxienez, eta bat ez duenari arraro begiratzen diogu. Duela bi urte, gurasoek mobila oparitu zidaten. Hasieran tontakeria bat iruditu zitzaidan, baina gero, denborarekin, ezinezkoa egiten zait mugikorrik gabe ibiltzea, batez ere asteburuetan.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|