euskaraz.net
Zuhaiztiko igerilekua

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06 »  Zuhaiztiko igerilekua



Donostia auzoka

* * *

Zuhaiztiko igerilekuak, azken txanpan

Kiroletako Udal Patronatuak ekainerako prest egongo zirela esan zuen arren, beste hilabete batez atzeratu dira Zuhaiztiko igerilekuaren lanak. Uztaila aldera irekiko dira igerilekuak.Eraikin hau egiteko (Zuhaiztiko parkea eta aparkalekuak barne, 12 milioi eurotik gora gastatu dira.
Lanek 3 urte eta zortzi hilabete iraun dituzte; beraz, orain hilabete bat gehiago edo gutxiago itxaroteak, ez du garrantzi handirik. Dagoeneko, 354 inguru bizilagunek erabiltzen dituzte kiroldegiaren azpiko aparkalekuak, lurrazpiko aparkaleku horiek duela hilabete inguru zabaldu baitziren.

Zerbitzuen aldetik, Gros eta Egia auzoei gizarte ongizate zerbitzua jarriko diete. Arlo hau hilabete barru jarriko da martxan, eta 54.000 bat auzokideei zerbitzua ematea aurreikusi da.

Kirolaren aldetik, igerilekuek izango dute nagusitasuna. Gainera, esan beharra dago, arkitektoek igerileku ludikoak diseinatu dituela. Guztira hiru igerileku izango dira. Lehendabizikoa laukizuzena izango da, eta 27 metro luze izango da.
Dena den, esan beharra dago igerileku hori zatiturik egongo dela, zati batek 20 metro, eta besteak 7 metro izango baititu.

Beste bi igerilekuak irregularrak izango dira. Bata txikienentzako izango da, eta besteak bi txirrista handi izango ditu, bata laranja kolorekoa eta bestea berdea. Igerilekuen aretoak kristalezko leiho handiak izango ditu, eta bertatik eguzkiaren argia sartuko da. Ondoan belardi txiki bat jarri dute, eta igerilekuetatik bertara atera ahal izango da. Udan, eguzkia hartzeko aukera izango da bertan.

Horrez gain, hiru frontoi txiki, gimnasio bat, eta era askotako erabilerak izan ditzaketen 3 gela izango dira Honen guztiaren ardura Fortuna kirol elkarteak hartuko du.

Oihane Mendizabal



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****