euskaraz.net
Albiste laburrak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06 »  Albiste laburrak



Albiste laburrak

* *

Urtzen ez den izozkia

Inoiz urtzen ez den izozki berriari esker, utzi egingo diozu zure eskuak eta arropak zikintzeari. Ikertzaile talde batek, sekretupean gordeta dagoen formula magikoa aurkitu du: izozkia desegiten hasten denean, tantaka hasi ordez, gelatina bihurtzen da. Bero handia izan arren, izozkia jaten ari zaren bitartean, makilari itsatsita geratuko da izozkia. Ideia bikaina.


55 hizki dituzten herri izenak



Ba ote dago herri-izenen bat, berrogeita hamabost hizki dituena? Bai, nahiko zaila da ahoskatzen, baina badago, britainiar herri izen bat da, berrogeita hamabost hizkiekin:

Llanfairtwllgwyngyllgogerychwyrndrobw-llllantysiliogogogoch.

Zein den hitz luze horren esanahia? Horrelako zerbait da: “hurritz zuriaren mendi bidean, zurrunbilo azkarraren ondoko Santa Maria elizaren eta kobazulo gorriaren alboko San Tysilio eliza”. Harrigarria, ezta? Bangkok hiriaren jatorrizko izenak, thailandieraz, ehun eta hirurogeita zortzi hizki ditu..

Silvia González. DBHko 1. maila. Mundaiz ikastetxea



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****