euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06 »  Txisteak



* * *

Txisteak


Matematika liburu batek bere buruaz beste egin zuen... zergatik?

Problema asko zituelako!

Iker Rodriguez



Alberto tabernan dago pote bat hartzen bere lagunekin, eta bat-batean, tipo bat agertu da, eta esan dio:

-Bihar norgehiagoka egingo dugu elkarrekin, eta pistola bat eraman beharko duzu bakarrik. Ondo iruditzen al zaizu?

Erantzun dio Albertok:

- Ondo . Baina aizu, zuk nola duzu izena?

- Nik Pedro gaileta izena dut. Eta Zuk?

- Ni Alberto Bengoetxea naiz.

Hurrengo egunean, Alberto eta Pedro hantxe zeuden, prest, norgehiagokaren orduan. Norgehiagoka hasi bezain laster, Albertok pistola hartu eta Pedrori zuloa egin zion sabelean. Eta hor esan dio Albertok:

- Zu orain ez zara Pedro Gaileta, hemendik aurrera Pedro Roskila izango zara.

Enero Baumgart



Ama, badakizu? Nire idazlanak zeharo hunkitu du andereñoa.

- Benetan al diozu?

- Bai, horixe: negargarria omen da, eta pena ematen dio.

Mikel Sarasua



Txino batek zera esan dio gizon bati:

- Aizu, kotxe hori berria al da?

- Bai, Alfa bat da

- Lomeo?

- Pixa egiten badiozu, belarrondokoa emango dizut!

Mikel Sarasua



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****