euskaraz.net
Inkesta: gurasoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Inkesta: gurasoak



Iritzi-miritziak * *

GURASOAK

Badirudi, gero eta ugariago izaten direla, gaur egungo familietan, guraso eta gazteon arteko liskarrak, eta gero eta zailagoa dela elkar ulertzea. Ikasketak, dirua, gela txukundu beharra edota etxera bueltatzeko ordua, eztabaidagai izan ohi dira. Baina egia al da hain gaizki konpontzen garela gurasoekin? Denetarik omen dago. Azkenean, gu geu konturatzen gara, haserretzen gaituzten zenbait debeku edo errieta gure onerako izaten direla.




Zer moduz konpontzen zara gurasoekin?




Iosu Otegi
DBH 4.


Maite Ganuza
DBH 4.
Nik harreman ona dut normalean gurasoekin, baina, batzuetan, haiekin haserretzen naiz. Ama oso zorrotza da eskolako lanekin. Gurasoak nahiko astunak dira batzuetan, etxeko kontuetan: jarri hau hemen, hori hor, egin ezazu ohea... Nire onetik ateratzen naute. Baina nire onerako egiten dutela konturatzen naiz gero. Gazteok gurasoekin ditugun harremanak era askotakoak izaten dira. Batzuk ondo konpontzen dira gurasoekin; beste batzuk, berriz, oso gaizki. Gaur egun, normalean, gazteok ondo konpontzen gara gurasoekin, baina noizbehinka haserretu egiten gara, ailegatzeko orduaz edota diruaz hitz egiten dugunean, adibidez. Ni gurasoekin ondo nago, eta espero dut horrela jarraitzea.


Alejandra Ortiz De Zarate
DBH 4.


Alberto Arnal
DBH 4.
Harreman ona daukat gurasoekin. Amarekin asko eta askotan hitz egiten dut, eta nire arazoak kontatzen dizkiot. Bestalde, aitak asko laguntzen dit etxeko lanetan, eta txantxa eta barre asko egiten ditut berarekin. Nik harreman ona dut gurasoekin. Eskolan ondo lan egiten badut, ez didate traba askorik jartzen. Ez dira egun osoan nire gainean egoten, baina ez didate uzten edozein gauza egiten ere.


Beatriz Fuentes
DBH 4.


Alejandro Ocio
DBH 4.
Guraso eta seme-alaben arteko harremanak era askotakoak izan daitezke. Batzuetan, primeran konpontzen dira; beste batzuetan, aldiz, ez dute elkar ulertzen, eta arazoak sortzen dira beren artean. Nire ustez, gurasoekin erlazio ona izaten saiatu behar dugu. Ezin badugu hori lortu, konponbidea bilatu behar dugu denon artean. Nik uste dut harreman handia daukadala gurasoekin. Batez ere amarekin konfiantza handia dut. Baina, jakina! ez diot den-dena kontatzen. Esate baterako, amodiozko konturik ez diot aipatzen, lotsa ematen dit eta.


Asis Hernando,
DBHko 4. maila



Patricia Yágüez
DBH 4.
Gurasoekin ondo konpontzen naiz, nahiz eta batzuetan nirekin haserretzen diren. Arazoren bat daukadanean, edo zerbait garrantzitsua esan behar diedanean, biei esaten diet, normalean. Batzuetan, amari lehenengo, eta, gero, aitari. Zaletasun asko haiekin partekatzen ditut, eta gauza asko egiten ditugu elkarrekin, baina gero eta gutxiagotan. Hori ez zaie gustatzen, eta, horregatik, minduta sentitzen dira zenbaitetan. Ni ondo konpontzen naiz gurasoekin. Batzuetan, eztabaida gogorrak izaten ditugu, baina uste dut normala dela; ez ditugu gauzak berdin ikusten! Hala ere, nire lagun batzuek baino gehiago disfrutatzen dut nik gurasoekin. Adibidez, ez zait inporta haiekin arratsalde osoa ematea. Aitarekin ez dut hainbeste denbora pasatzen, baina amarekin bai, eta nahiko ondo pasatzen dugu.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****