euskaraz.net
Txominenea berria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Txominenea berria



Donostia auzoka * * *

Ainara Iparragirre

Txominenea berria

1.233 etxe berri eraikiko dituzte Txominenean. Etxebizitzez gain, kiroldegia, kultur etxea eta anbulatorioa ere egiteko asmoa dute. Bestalde, kartzela lekualdatzea ere aurreikusita dago.
1.233 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Txomineneako hirigintza-espedienteak, Donostiako Udalak onartu duena. Lanak bi fasetan egingo dira: aurrenekoan, 854 etxebizitza eraikiko dituzte, eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) izango dira horietatik %50; bigarren fasean, berriz, Martuteneko kartzela lekuz aldatu ondoren, beste 378 etxe eraikiko dituzte.

Era berean, etxebizitzez gain, hiri-hornidura berria izango du auzoak: kiroldegi estalia, estali gabeko beste kirol-azpiegitura batzuk, kultur etxea eta kokaleku berria izango duen anbulatorioa.

Horretaz gain, ibai-parke bihurtu nahi dituzte Urumearen ur-bazterreko bi hektarea eta erdi, Urumeak gainezka egitean ur azpian geratuko liratekeenak; uholderik ez denean, berriz, paseatzeko eta aisialdirako tokia izango da jendearentzat. Aipatutako lan horien eraginez, Kristobaldegi komentuaren zati handi bat botako dute, eta eraikin nagusia den eliza bakarrik utziko dute zutik.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****